Roman d'Alexandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman d´Alexandre» orritik birbideratua)
Roman d'Alexandre
Jatorria
Egilea(k)zenbaiten artean
Argitaratze-dataIII. mendea
Honen izena daramaAlexandro Handia
Ezaugarriak
Genero artistikoaElezaharra
Hizkuntzaantzinako greziera
Fikzioa
Erromantzeko irudi bat, British Museumen jasota.

Roman d'Alexandre II. mendean Pseudo-Kalistenesek idatzitako Alexandro Handiaren kondaira da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsio zaharrena grekoz idatzitakoa da; latinera itzuli zen IV. mendean eta Frantzian laburtu, aro karolingioan. XI. mendearen bukaeran eta XII.aren hasieran Alberic de Briançon elizgizonak, hartan oinarriturik, ahoz kontatzeko poema bat moldatu zuen herri-hizkuntzan. Gerora, XII. eta XIII. mendeetan beste zenbait olerkarik zabaldu zuten bertsio hura, geroztik "alexandriarra" deitzen den ahapaldia erabiliz. Bertsio horiek guztiak munta apalagoko beste interpretazio zenbaitekin oraturik, Li romans d´Alixandre izeneko zikloa sortu zuten. Konkistatzailearen bizitza osoa kontatzen duten narrazio hauetan toki nagusia dute alegiazko eta miragarrizko pasarteek; Alexandro Handia zaldun bertuteen eredu den jaun feudal gisa azaltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]