Roman de Renart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Renart azeria, 1869ko haurren liburu batean.
Le Roman de Renarteko eskuizkribu baten edertzapena, XIII. mendekoa.

Roman de Renart XII. eta XIII. mende-hasierako poema satiriko frantsesa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile askoren lana da eta 27 atal ditu, binaka errimaturiko zortzi silabako ahapaldiz osaturikoak.

Animaliek (Renart azeria, Ysengrin otsoa, Chanteclair oilarra, Noble lehoia, Brun hartza, Tibert katua) eta beren munduak gizarte feudala irudikatzen dute, eta aristokrazia, apaizgoa eta garai hartako literatura-generoen karikatura egiteko erabiltzen ditu egileak.

Renart azeria, giza adimenaren sinboloa, Isengrin indartsuari, nobleziari, garaitzen zaio bere zuhurtziari eta amarruei esker. Obra horren iturriak antzinateko alegiak (Fedro, Esopo) eta Europako folklorea dira.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain arrakasta handia izan zuen, non frantses hizkuntzaz azeria adierazteko erabiltzen zen izen zaharra (goupil) alde batera utzi eta harrezkero protagonistaren izena hartu baitzen (Renart > renard).

Juan Mari Arzallusek euskarara itzuli du (Azeri axiantea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]