Romanum decet pontificem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romanum decet Pontificem» orritik birbideratua)
Romanum decet pontificem
Jatorria
Egilea(k)Inozentzio XII.a
Argitaratze-data1692
IzenburuaRomanum decet pontificem
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Romanum decet pontificem (latinezko hasieragatik izendatua: Erromako Pontifizearentzat egokia da) Inozentzio XII.ak (1691-1700) egindako bulda izan zen, Kardinal Ilobaren ofizina debekatuz, ahaide bakarra kardinal izatea baimenduz eta hainbat sinecure kenduz kardinal nepoteentzat. Gainera aita-santuaren ilobak gehienez ere 12.000 ezkutu jaso ahal zituen, aurrerantzean, soldata gisa.

Romanum decet pontificem beranduago Kanon Legearen Kodean sartu zuten, 1917an. 1694an Inozentzio XII.aren erreformetako bat da, eta hainbat kargu kentzeko bidea izan zen.

Hala ere, buldari jarraiki, XVIII. mendean egon ziren zortzi aita santuetatik hiruk baino ez zuten anai edo ilobaren bat jarri kardinal gisa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]