Romy Schneider

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Romy Schneider
Romy Schneider
Datu pertsonalak
Izen osoa Rosemarie Magdalena Albach
Jaio 1938ko irailaren 23a
Viena (AustriaAustria)
Hil 1982ko ekainaren 29a
Paris (FrantziaFrantzia)
Lan nabarmenenak Sissi enperadoresa
IMDB IMDBko fitxa

Romy Schneider, jaiotzez Rosemarie Magdalena Albach, (Viena, 1938ko irailaren 23a- Paris, 1982ko ekainaren 29a) aktore austriarra zen. Bere familian aktore asko zeuden, ospetsuenetariko bat, bere ama, Magda Schneider, gero, berarekin egingo zuena lan. Oso karrera interesgarria izan zuen eta bi aldiz irabazi zuen Cesar saria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen filma 15 urterekin egin zuen bere amarekin batera Wenn der weiße Flieder wieder blüht lanean (Lila zuriak berriro loratzen dutenean). Film hau egin ondoren, bere izena aldatu zuen Romy Schneider-era.

Geroago egin zituen filmak erromantikoagoak dira, eta Europa osoan ospe handia lortu zuen. Guztiak Ernst Marischka-rekin zuzendari eta Magda Schneider-ekin: Erregina baten gazte urteak, Okina eta enperadorea, Sissi, Sissi enperadoresa eta Sissiren patua. Nahiz eta ospe handia eman, Romy Schneiderrek bizitza osoa pasa zuen pinpirin itxura hori kendu ezinik.

Romy Schneider, Cristine (1958) filmean lan egiteko aukera izan zuen. 1933an Maz Ophüls egindako Liebelei filmaren bertsio berrian. (Arthur Schnitzleren antzerkian oinarritua). Filme honetan lan egiten zegoen bitartean, Alain Delon aktore frantsesaz maitemindu egin zen, filme berberean lan egiten zuena. Alemaniatik Parisera mugitu zen berarekin egoteko, iskanbila nazional bat sortzen. 1959an prometatu ziren

Romy Schneider Frantzian gelditu zen, eta pixkanaka, filme zuzendariek beratan interesatzen hazi ziren. Orson Wellesekin lan egin zuen Le Procèsen (1963), Frankz Kafka ren The Trial eleberrian oinarritua. Gainera, Alain Delon, Luchino Visconti eta Romy Schneider elkar aurkeztu zituen

Viscontiren zuzendaritzarekin, oso interpretazio onak eman zituen John Ford en Tis a pity she's a whore antzerkian. Eta Boccaccio 70 filmean. Hemen, bere leun edertasun eta sensualitatea, kontraste handia egiten zuen bere kideekin, ageriko beste edertasun batekin, Anita Ekberg eta Sophia Loren. Gauza bitxi bezala, filme honetan Coco Chanel diseinatu zituen jantziak. Hollywooden pasadaz egon zen, Good neighbor Samen agertzen. 1964 urtean egindako komeria bat Jack Lemmon ekin. Eta 1965 urtean Peter O'Toole, Peter Sellers eta Woody Allen ekin lan egin zuen Woody Allen idatzitako What's New, Pussycat? filmean.

Romy Schneideren bizitza pribatua ez zegoen oso ondo. Alain Delonek Romy utzi zuenean (ez ziren inoiz ezkondu), 1963 urtean, Harry Meyenekin ezkondu zen 1966an eta 1975an banandu ziren. Harry Meyen zuzendaria alemaniar bat zan, gero bere burua beste egin zuena. Bikotea seme bat izan zuen: David Christopher Meyen (1966-1981). 1975 urtean Romy Schneider Daniel Biasinirekin ezkondu zen, bere idazkari pribatua eta 1981an banandu ziren. Beraien alaba, Sarah Magdalena Biasini (1977ko uztailaren 14a) ere aktorea da.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Urtea Pertsonaia Zinema zuzendaria
Wenn der weiße Flieder wieder blüht 1953 Evchen Förster Hans Deppe
Mädchenjahre einer Königin 1954 Victoria I.a Ernst Marischka
Feuerwerk 1954 Anna Oberholzer Paul Burkhard, Erik Charell eta Kurt Hoffmann
Sissi 1955 Sissi Ernst Marischka
Sissi - Die junge Kaiserin 1956 Sissi Ernst Marischka
Sissi - Schicksalsjahre einer Kaiserin 1957 Sissi Ernst Marischka
Robinson soll nicht sterben 1957 Maud Josef von Báky
Monpti 1957 Anne-Claire Jouvain Helmut Käutner
Eva 1958 Nicole Rolf Thiele
Mädchen in Uniform'' 1958 Manuela von Meinhardis Géza von Radványi
Christine 1958 Christine Weiring Pierre Gaspard-Huit
Boccaccio '70 1961 Pupe (Il lavoro atala) Luchino Visconti
The Trial 1962 Leni Orson Welles
The Victors 1962 Regine Carl Foreman
The Cardinal 1963 Annemarie von Hartman Otto Preminger
Good Neighbor Sam 1964 Janet Lagerlof David Swift
What's New, Pussycat? 1965 Carole Clive Donner
10:30 P.M. Summer 1965 Claire Jules Dassin
Triple Cross 1966 Kondesa Terence Young
Otley 1968 Imogen Dick Clement
La Piscine 1969 Marianne Jacques Deray
La califfa 1970 Irene Corsini Alberto Bevilacqua
Les choses de la vie 1970 Hélène Claude Sautet
My Lover My Son 1970 Francesca Anderson John Newland
Bloomfield 1971 Nira Richard Harris
The Assassination of Trotsky 1971 Gita Samuels Joseph Losey
César et Rosalie 1972 Rosalie Claude Sautet
Ludwig 1972 Elisabeth of Austria Luciano Visconti
Le Train 1973 Anna Kupfer Pierre Granier-Deferre
L'important c'est d'aimer 1974 Nadine Chevalier Andrzej Żuławski
Le Vieux Fusil 1975 Clara Dandieu Robert Enrico
Les Innocents aux mains sales 1975 Julie Wormser Claude Chabrol
Gruppenbild mit Dame 1977 Leni Gruyten Aleksandar Petrović
A Simple Story 1978 Marie Claude Sautet
Bloodline 1979 Hélène Martin Terence Young
Clair de femme 1979 Lydia Costa Gavras
Death Watch 1979 Katherine Mortenhoe Bertrand Tavernier
Fantasma d'amore 1981 Anna Brigatti Zighi Dino Risi
Garde à vue 1981 Chantal Martinaud Claude Miller
La Passante du Sans-Souci 1982 Elsa Wiener/Lina Baumstein Jacques Rouffio


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romy Schneider Aldatu lotura Wikidatan