Ronald Ross
Wikipedia(e)tik
Ronald Ross (Almora, India, 1857 - Putney Heath, Londres, 1932) ingeles sendagilea eta bakteriologoa izan zen. Medikuntzako eta Biologiako ikasketak egin ondoren Indiara joan zen, eta paludismoa eltxo batek eragiten duela frogatu zuen. Aurkikuntza horrek berebiziko garrantzia izan zuen eritasun horri aurre egin ahal izateko. 1902an Medikuntzako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.