Roppongi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roppongi Hills auzo aberatseko etxe orratzak.

Roppongi (六本木?) Tokioren erdigunean Minato auzoko barruti bat da. Auzo aberatsa da, batez ere Roppongi Hills eremua, eta gau giro handia ere badu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roppongi izenak "sei zuhaitz" esan nahi du eta badirudi 1660 inguruan jarritako izena dela, sei zelkova zuhaitzek mugatzen baitzuten lurraldea. Zuhaitz hauetako azkenak XX menderarte iraun zuen baina Bigarren Mundu Gerrako bonbaketetan suntsitua izan zen.

Roppongi eremua errepideek zeharkatzen bazuten ere ez zen Meiji berrezarkuntzararte populatua izan, batez ere 1890an Japoniako Armada Inperiala inguruan ezarri zenetik aurrera. Soldaduen presentziak ekarri zuen gau giro aktiboa auzora.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatubatuar eta aliatuen armada zein enbaxadek bertan ezarri zituzten egoitzak eta atzerritarren eremu bihurtu zen. 2002 eta 2003 artean Izumi Garden Tower eta Roppongi Hills luxuzko konplexuak eraiki ziren eta honek bultzada ekonomiko izugarria eman zion.

Gau giroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau giro oso aktiboa dago Roppongi auzoan, atzerritar, ikasle, negozio gizon eta Estatu Batuetako militarren aisialdirako eremua bihurtu da. Ekitaldi ugari ere antolatzen dira, arte jaialdiak, dardo eta billar txapelketak, errobot erakusketak...

XX mendean yakuzaren presentzia handia bazen ere, gaur egun beste eremu batzutara egin dute alde, Kabukichō auzora esate baterako. Aspaldian Nigeriako inmigranteek ireki dituzte hainbat taberna eta istiluak izan dira.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 35°39′36″N 139°43′48″E / 35.66000°N 139.73000°E / 35.66000; 139.73000