Rosa Valverde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Valverde
Datu pertsonalak
Izen osoa Rosa Valverde Lamsfus
Jaio 1953ko otsailaren 14a
Donostia ( Gipuzkoa)
Hil 2015eko otsailaren 14a
(62 urte)
Azkaine ( Lapurdi)

Rosa Valverde Lamsfus (Donostia, 1953ko otsailaren 14a - Azkaine, 2015eko otsailaren 14a[1]) gipuzkoar margolaria izan zen. Aita Antonio Valverde (Ayalde ezizenez) errenteriar margolari ezaguna zen. Antton Valverde musikariaren arreba eta Lola Valverde historialariaren ahizpa zen.

Biografia

Haurtzaroa Donostia eta Oiartzunen artean eman zuen. Jose Antonio Sistiaga eta Esther Ferrerren margolarien tailerrean ibili zen ikasten.

Grabatuaren eta estanpazioaren inguruko ikasketak egin zituen Florentzian. Hirurogeita hamargarren hamarkadan, abangoardiako artistekin lotura izan zuen, batez ere Vicente Ameztoirekin eta Jose Llanosekin, Gipuzkoako abangoardiako margolariak.

Ondorengo urteetan arte irakasle gisa aritu zen Donostian eta Baionan. Horrekin batera, irakaskuntza jardueraz gain, margoak, marrazkiak, grabatuak eta ilustrazioak jorratu ditu, baita, kutxak eta objektuak, besteak beste.

Lanak

Bere lanetan osagai naif, surrealista eta psikodelikoak topatu dituzte.[2]. Jarraian haren zenbait artelan:

  • Monja castigada por un poste eléctrico, 1977
  • El día, 1979
  • La nit, 1979

Erreferentziak

  1. Fallece la pintora donostiarra Rosa Valverde Diariovasco.com
  2. 25 urte rosarenean : Rosa Valverderen atzera begirako erakusketa, 1977-2002 = 25 años en rosa : una exposición retrospectiva de Rosa Valverde, 1977-2002 / [Testuak = Textos, Javier San Martin] .- Donostia/San Sebastián : GFA , 2002

Kanpo loturak