Rosemary's Baby (filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Rosemary's Baby | |
| Izenburua euskaraz | Rosemaryren Haurra | |
| Urtea | 1968 | |
| Estreinaldia | 1968ko ekainaren 12a | |
| Generoa | Beldurrezko zinema | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 136 minutu | |
| Aurrekontua | 2,3 milioi dolar | |
| Banatzailea | Paramount Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Roman Polanski | ||
| Ekoizleak | ||
| William Castle | ||
| Gidoilariak | ||
| Roman Polanski Ira Levin idazlearen Rosemary's Baby eleberrian oinarritua |
||
| Aktoreak | ||
| Mia Farrow John Cassavetes Ruth Gordon Sidney Blackmer Maurice Evans Ralph Bellamy |
||
| Musikagileak | ||
| Krzysztof Komeda | ||
| Argazkilariak | ||
| William A. Fraker | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
Rosemary's Baby (euskaraz Rosemaryren Haurra) 1968ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek agertu ziren: Mia Farrow, John Cassavetes, Ruth Gordon, Sidney Blackmer, Maurice Evans eta Ralph Bellamy.
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Ruth Gordon).
Eduki-taula |
Dakota eraikina [aldatu]
Bitxikeri gisa, filma hau Dakota eraikinan filmatu zen, madarikatu izatearen ospe iluneko eraikina zenez Polanskik bertan filmatzea erabaki baitzuen. Eraikin honetan 1980an John Lennon musikaria erail zuten, bestalde hainbat aktoreen bizilekua ere izan da: Boris Karloff, Lauren Bacall, Leonard Bernstein, Judy Garland, Rudolf Nuréyev, Robert Ryan, José Ferrer, Steve Guttenberg, Jason Robards...
Argumentua [aldatu]
Rosemary Woodhouse (Mia Farrow) etxekoandre gazte bat da, Guy Woodhouse (John Cassavetes) antzerkiko aktorearekin ezkondua dagoelarik. Bikote gaztea New York hiriko Manhattan auzoko Bramford Etxea deritzon eraikin ospetsuko solairu batean bizitzen jarriko da (gaur egun aski ospetsua den Dakota eraikina). Euren solairua nahiko kondaira edo irsotio beldurgarriaren jabe da, bertan aurretik bizi izandako jendearen ospe iluna dela eta.
Rosemary neska gazte eta alaia da, bere etxeko lanak egin eta senarraz erabat maitemindua, biak haur bat izateko irrikiz daudelarik. Guy, aldiz, antzerkiko aktorea izanik arrakasta lortzeko griñaz dago. Gertakizun bitxi batzuen ondorioz, Woodhousetarrek eraikineko solairu berberean bizi eta euren bizilagunak diren Roman Castevet (Sidney Blackmer) eta Minnie Castevet (Ruth Gordon) adineko bikote atsegina ezagutuko dituzte, bikote gaztearen gurasordeak bilakatu direlarik. Handik denbora gutxira, Guy eta Rosemary haurra izatearekin ados jarri eta Rosemary haurdun gelditzeko data antolatuko dute. Gau batez, Rosemaryk aluzionazio eta amesgaiztoak izanen ditu, hauetan izaki batek sexualki bortxatzen duelarik. Esnatzean, Guyk Rosemaryri konorterik gabe zegoenean maitasuna egiteagatik barkamena eskatuko dio, eta Rosemary bera jada haurdun dagoela ohartuko da.
Une honetatik aurrera istorioa piskanaka garatzen joango da, baita Rosemaryren haurdunaldia nahiz bere izu eta amesgaiz eta hurbileko pertsonekiko susmoak.
Aktoreak [aldatu]
- Mia Farrow, Rosemary Woodhouse.
- John Cassavetes, Guy Woodhouse.
- Ruth Gordon, Minnie Castevet.
- Sidney Blackmer, Roman Castevet.
- Maurice Evans, Edward 'Hutch' Hutchins.
- Ralph Bellamy, Sapirstein doktorea.
- Victoria Vetri, Terry.
- Patsy Kelly, Laura-Louise.
- Elisha Cook, Jr., Nicklas jauna.
- Emmaline Henry, Elise Dunstan.
Kanpo loturak [aldatu]
- Rosemary's Baby filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Rosemary's Baby filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)