Rosita Koto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rosita Koto Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da, Eraztunen Jauna lanean agertzen dena. Eskualdeko emakume hobbit bat da (Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2984-Eguzkiaren Laugarren Aroko 61), Tolman Kotoren alaba txikia. Ez da funtsezko pertsonaia lanean. Sam Gamgee berataz maiteminduta dago, baina hau Frodo Zorrozabalekin batera abiatzen da Eraztun Bakarra suntsitzera eta ez du maiteminduta dagoela esateko aukerarik.

Samentzat, Rositak etxea irudikatzen du. Bere betebeharrean zehar, Eskualdera itzultzea eta Rositarekin batera familia bat osatzea desiratzen du. Sam itzultzen denean, Rositak gainontzeko hobbitei laguntzen die Eskualdea bere onera ekartzen bere neba-ahizpekin batera. Azkenik, Samekin ezkontzen da eta elkarrekin 13 seme-alaba izaten dituzte: Elanor, Frodo, Rosa, Merry, Pippin, Goldilocks, Hamfast, Daisy, Primrose, Bilbo, Ruby, Robin eta Tolman.