Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsasontzi bikingoen museoa
Vikingeskibmuseet
Skuldelev II.jpg
Skudelev II.a, Roskildeko itsasontzi bikingoen museoan.
Udalerria Roskilde
Herrialdea  Danimarka
Lurraldea Seelandia eskualdea
Koordenatuak 55°39′00.5″N 12°04′44.2″E / 55.650139°N 12.078944°E / 55.650139; 12.078944Koordenatuak: 55°39′00.5″N 12°04′44.2″E / 55.650139°N 12.078944°E / 55.650139; 12.078944
Garaia 1969
Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa
www.vikingeskibsmuseet.dk

Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa edo, danieraz Vikingeskibmuseet, Danimarkako Roskilde hirian dagoen museo bat da, bikingoen garaiko itsasontziak dituena, Roskildeko fiordoan urperatuta aurkitu zirenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontziak, nahita urperatuak izan ziren, 1000. urte inguruan, Skudelevekin batera, hiria, etsaien itsasozko erasoetatik babes zezaten. Xedea bete zen, toki nabigagarri nagusiena oztopatua geratu baitzen.

1962an, itsasontzien existentzia adierazi zuten indusketak egin ziren. 5 mota ezberdineko itsasontziak identifikatu ziren, espedizio militar edo komertzialetarako erabiliak.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa 1969an eraiki zen, fiordoaren ondoan, aurkitutako 5 itsasontziak izateko. Gaur egun, museoan, aurkitutako gerraontzietatik handiena nabarmentzen da, Skudelev IIa, aurkitu zen tokiagatik horrela deitua. Dublinen aurkitu zen 1042an.

Museoaren instalazioak 1997an handituak izan ziren, orain, uharte bat eta portu bat dituelarik, non itsasontzi eskandinaviar eta bikingoen errepliken bilduma bat bisita daitekeen. Errepliken eraikuntza ere ikus daiteke, antzinako eraikuntza teknikak erabiliz.

Erreplika baten eraikuntza museoan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa Aldatu lotura Wikidatan