Ross 128

Koordenatuak: Zeruko mapa 11h 47m 44.4s, +00° 48′ 16″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ross 128
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Virgo
Igoera zuzena 11h 47m 44.3964s
Deklinazioa +00° 48′ 16″
Itxurazko magnitudea (V)11.13
Ezaugarriak
Mota espektralaM4 V
U−B kolore indizea2.685
B−V kolore indizea1.59
Aldakor motaIzar ñirñirkaria
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)-31.0 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 605.66 mas/u
Dec.: -1219.32 mas/u
Paralajea (π)299.59 ± 2.20 mas
Distantzia10,89 ± 0,08 au
(3,34 ± 0,02 pc)
Magnitude absolutua (MV)13.51
Zehaztasunak
Masa0.15 M
Erradioa0.21 R
Argitasuna0.00036 L
Argitasuna (bolometrikoa)0.0035 L
Gainazaleko grabitatea (log g)3.40
Tenperatura3,180 K
Beste izendapenak
FI Virginis, FI Vir, G 010-050, GCTP 2730, GJ 447, HIP 57548, LHS 315, Vyssotsky 286, LTT 13240, LFT 852.

Ross 128 (baita GJ 447, HIP 57548 edo LHS 315 Virgo konstelazioko +11,16 itxurazko magnitudeko izar bat da, ekliptikatik gertu dagoena, Zavijava edo β Virginisgandik hegoaldera. 10,91 argi urteko distantziara, gure Eguzki-sistematik gertuen dauden izarren artean hamaikagarren postuan dago, baita gugandik hurbilen dagoena ere Virgo konstelazioa osatzen duten izarren artetik. 1925ean aurkitu zuen Frank Elmore Ross astronomoak eta bere Mugimendu propiodun izar berrien bigarren zerrenda lanean erantsi zuen.

Gure inguruko beste hainbat izar bezala, Ross 128 nano gorri ahul bat da, M4V espektro motakoa. 2.966 gradu kelvineko tenperatura efektiboa du eta gure eguzkiarenaren %16 eta %18 arteko masa du. Bere erradioa gure eguzkiarenaren %22koa da, eta bere proiektaturiko errotazio abiaduraren neurketak, 2 kilometro segundo edo gutxiagoko balio bat ematen du. Gure eguzkiarenaren %0,029ko argitasunarekin, izar ñirñirkari bat da bere izar aldagarri izena den FI Virginis bezala ere ezaguna. Izar mota honen barnean, Proxima Centauri baino eboluzionatuagotzat hartzen da, erupzioak azken honetan baino urriagoak direlarik. Era berean, hautsa aurkitu da Ross 128ren inguruan.

Ross 128 izarrak 500 milioi urteko adin estimatua du Hartz Nagusiko Izar Elkartearen izar korronteko zati da, gertuko beste nano gorri batzuk, EV Lacertae edo DS Leonis kasu, ere hartzen dituen talde zabala. Ross 128tik gertuen dauden izar sistemak Wolf 359 eta Wolf 424 dira, biak lau argi urteko distantziara.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]