Ross itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izotza Ross itsasoan

Ross itsasoa[1] Hego Ozeanoa eta Antartika artean kokaturiko badia sakona da, Zeelanda Berriko hegoaldean. James Clark Rossek aurkitu zuen 1841ean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ross itsasoaren mendebaldean Ross uhartea, non Erebus sumendi famatua dagoen, eta ekialdean Roosevelt uhartea. Hegoaldeko aldea izotzaz beterik dago eta Ross izotz langa deritzo. Roald Amundsen hantxe hasi zen bere 1911ko Hego Polorako espedizioa. Mendebaldean dagoen McMurdo itsasartea udan ez dago izoztuta.

Zeelanda Berriak eskualdeko lurren jabetza aldarrikatzen du Ross Lurraldearen barruan. Baina Commonwealthean ez dauden herrialdeek ez dute onartzen aldarrikapena eta Itun Antartikoak aldarrikapen guztiak gelditu egin du.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ross itsasoa Aldatu lotura Wikidatan


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Koordenatuak: 75°S 175°W / 75°S 175°W / -75; -175