Rostock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rostock

 Mecklenburg-Aurrepomerania
Merkatu berriaren plazako etxeak
Merkatu berriaren plazako etxeak

armarria

Izen ofiziala Rostock
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Mecklenburg-Aurrepomerania
Hiri barrutia
Alkatea Roland Methling
Koordenatuak 54°05′00″N 12°08′00″E / 54.08333°N 12.13333°E / 54.08333; 12.13333Koordenatuak: 54°05′00″N 12°08′00″E / 54.08333°N 12.13333°E / 54.08333; 12.13333
Rostock non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Rostock
Eremua 181,44 km2
Posta kodea 18001–18147
Biztanleria 202.735 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.117,37 bizt./km²
Sorrera XI mendea
Matrikula HRO
http://www.rostock.de


Rostock, Alemaniako hiri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan dagoena. Estatuko handiena izan arren hiriburua Schwerin da. Warnow ibaiaren ertzean, Baltikotik hamabi kilometrotara, Warnemünde eskualdean. Bere biztanleria 200.000 biztanle ingurukoa da.

Alemaniako ipar-ekialdeko portu nagusia da, eta lotura zuzena du Danimarkako portu garrantzitsuenekin. Arrantza eta industria (janari industria, ontziolak, altzairugintza, kimika industria, zurgintza, tresneria kimikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko Andre Mariaren eliza gotikoa, XIV. mendeko San Nikolas eliza, XV. mendeko udaletxea (aurrealde barrokoa) eta XIV-XVI. mendeetako harresiko ateak eta hondakinak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Rostock)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11 15 21 26 31 33 34 32 29 22 15 14 34
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 2 7 11 17 20 22 21 18 12 7 3 12
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18 -20 -18 -5 -3 2 6 5 1 -5 -9 -16 -20
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -3 -1 3 7 10 13 13 9 6 2 -1 5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 36 30 42 48 60 79 71 69 65 39 45 630
Iturria: [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI mendean eslaviarrek Roztoc herrixka sortu zuten, zeinak ibaiaren zabalgunea esan nahi duen. Hala ere 1161ean Valdemar I.a Danimarkakoak su eman zion herriari eta erabat suntsitua gelditu zen. Ondoren merkatari alemaniarrek hiru herri sortu zituzten bertan, bakoitza eliza baten inguruan kokatzen zelarik; San Petriren eliza (gaur egungo alde zaharra dagoena), Andre Mariaren eliza (gaur egungo merkatu berriaren inguruan) eta San Jaimeren eliza (gaur egungo unibertsitatearen inguruan). Berehala baina hiru herriek hiri bakarra osatu zuten.

Hansa hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hansa Ligan sartzerakoan hiriaren gorakada etorri zen eta XIV menderako Mecklenburgeko hiri garrantzitsuena bihutu zen bere 12.000 biztanleekin. Bere jarduera ekonomiko nagusia ontzigintza zen, izan ere Itsaso Baltikoan zebiltzan itsasontzi gehienak bertan eginak zeuden. 1419an Europako Unibertsitaterik zaharrena dena sortu zen Rostocken. XV mendean Mecklenburgeko dukeek hiriarekiko kontrola areagotu nahi zuten eta biztanle pobreenek srturiko matxinadak zapuzteko aitzakiaz lortu zuten Rostocken erabateko kontrola eskuratzea.

Rostockeko udaletxea eta ingurua, bonbaketa baten ondoren

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rostocken indarrak eta kokapen estrategikoak Daniarren eta suediarren erasoak jasatea ekarri zuen. Horrela bai Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) eta 1700-1721 aldietan iparraldeko nazioek hiria okupatu zuten. Napoleondar Gerretan ere frantziarren eskuetan egon zen hamar urtez. Hala ere XIX mendean hiriaren garrantzia ez zen batere jeitsi eta populazioz nabarmen igotzen jarraitu zuen. Industrializazioari esker Itsaso Baltiko guztiko itsas flotarik handiena garatu zuen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende berriarekin batera ontzigintzari hegazkingintzaren gehitu zitzaion eta nazientzako hiri estrategikoa bihurtu zen. Hau dela eta aliatuen bonbaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, 1942 eta 1944ean. Armada Gorriak 1945ean bereganatu zuenerako Rostock erabat suntsitua zegoen.

Ekialdeko Alemanian sartua gelditu zen eta itsas portu estrategikoa izanik, gerra aurretik zegoen bezala berreraikitzen saiatu ziren. Ekialdeko Alemaniaren berpiztearen sinbolo bihurtu zen hiria. 1990an Alemania birbateratzearekin batera, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren motorra dela esaten da, hiriburua Schwerin bada ere.

Andre Mariaren eliza

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): 1265ean eraikitako adreilu gorrizko eliza gotikoa da. 1531ean Luteranismoa onartu zuen. 12 metrotako erloju astrologikoa dauka.
  • Udaletxea (Rathaus): Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dago, merkatu berriaren plazan. XIII mendeko eraikina bada ere 1727ko fatxada barrokoa du.
  • Kröpeliner Straße: XV eta XVI mendeko etxe burgesak kokatzen dira kalearen ertzetan. Hiriko kale nagusia den honek Merkatu berriaren plaza eta Kröpeliner atea elkartzen ditu.
  • Universitätsplatz: Rostockeko Unibertsitatearen eraikin gehenek inguratzen duten plaza da.
  • Harresiak eta ateak: Garai bateko harresien zati batzuk oraindik badiraute. izan zituen 32 ateetatik bi baino ez dira gelditzen.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autopistek eta trenek Berlin, Hanburgo eta Poloniarekin lotzen dute.

Bestalde Eskandinaviarako ferrien kai handia dauka. Alemaniatik Tallinn (Estonia), Helsinki (Finlandia), Guldborgsund (Danimarka) eta Trelleborg (Suedia) hirietara doazen ferriak Rostocketik ateratzen dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol talde nagusia F.C. Hansa Rostock da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere Alemania biak bateratzean Ekialdeko Alemaniatik lehen mailarako sailkatu zen bi taldeetako bat izan zen, izan ere 1991ean Ekialdeko Alemaniako Liga eta Kopa txapelduna izan baitzen.

Bestalde aipatzekoa da HC Empor Rostock eskubaloi taldea, Ekialdeko Alemaniako talde nagusia izan zen 10 liga eta 7 kopa irabazi baitzituen. EHF Errekopa bat ere badu.

Jan Ullrich txirrindularia ere aipatu behar da, 1997ko Frantziako Tourraren irabazlea eta Munduko Txapelketako Erlojupeko proban bi aldiz txapeldun izana.

Azkenik Britta Kamrau igerilaria ere aipatu behar da, 2007an 25 kilometroko distantzian munduko txapeldun izan zena. Aurrez, 2004ean 5, 10 et 25 kilometrotako Europako txapeldue ere izana zen.

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Szczecin (Polonia), 1957  Bergen (Norvegia), 1965
 Turku (Finlandia), 1959  Varna (Bulgaria), 1966
 Dunkerque (Frantzia), 1960  Rijeka (Kroazia), 1966
 Riga (Letonia), 1961  Bremen (Alemania), 1987
 Anberes (Belgika), 1963  Dalian (Txina), 1988
 Århus (Danimarka), 1964  Raleigh (Ipar Karolina) (Ameriketako Estatu Batuak), 2001
 Göteborg (Suedia), 1965

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rostock Aldatu lotura Wikidatan