Rotterdam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rotterdam

 Hego Holanda
Rotterdamgo bandera

Rotterdamgo armarria

Izen ofiziala Rotterdam
Estatua
Probintzia
 Herbehereak
 Hego Holanda
Alkatea Ahmed Aboutaleb
Koordenatuak 51°57′0″N 4°25′0″E / 51.95000°N 4.41667°E / 51.95000; 4.41667Koordenatuak: 51°57′0″N 4°25′0″E / 51.95000°N 4.41667°E / 51.95000; 4.41667
Rotterdam non dagoen adierazten duen Herbehereetako mapa
Rotterdam
Eremua 208,59 km2
Posta kodea 3000-3099
Biztanleria 582.827 bizt.
Dentsitatea 2.794,13 bizt./km²
Sorrera 1340 Hiri izendapena
http://www.rotterdam.nl

Rotterdam[1] Herbehereetako hego-mendebalean dagoen hiria da, herrialdeko bigarren populatuena Amsterdam ondoren. Hego Holandako eskualdean dago kokatuta.

588.500 biztanle zituen 2006an (1 100 000 inguru metropoli osoan). Hiria Randstad Holland konurbazioaren parte da, 7.100.000 biztanle dituena (Amsterdam, Haarlem, Haga, Dordrecht eta Utrecht metropoliekin batera)

Erasmus zubia

Europako itsas-porturik handiena dauka, Hamburgekoa baino handiagoa. 1962tik 2004ra munduko porturik garrantzitsuena izan zen, Shanghaik postu hau hartu zuen arte.

Nieuwe Maas (Mosa Berria) ibaiaren ertzetan kokatutako hiria da. Ibai hau izatez ubide bat da, Rhin eta Mosa ibaiak elkartzerakoan sortutako deltaren ondorio. Rotterdam izena Rotte ibaian egindako "dam" (urtegi) hitzen elkarketatik dator.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar Rotterdamek inguruko hainbat herri anexionatu ditu (azkena 2010ean):

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotterdam, Johan Barthold Jongkind (1856)

Rotte (edo garai hartan ezagutzen zen moduan Rotta Rott "lohitsu" eta a "ura", beraz ur lohitsu) errekastoaren ertzetan ezarritako herriaren lehen datuak 900. urte ingurukoak dira. 1150 urtean, uholde handiek bere garapena geldiarazi zuten dike eta urtegiak "dam" eraikitzera behartu zituztelarik. Momentu honetan ere Schielands Hoge Zeedijk(Schielands itsaso zabaleko dikea) izeneko urtegia eraiki zuten, gaur egungo Nieuwe Maas ibaiaren iparraldeko ertzean. Rotte ibaian urtegia 1260an bukatu zen eta gaurko Hoogstraat (kale nagusia) kalean kokatuko litzateke. 1340ko ekainaren 7an Holandako Willem IV kondeak hiri eskubideak eskaini zizkion Rotterdam-i, orduan 2000 bat biztanleko hiria zelarik. 1350 inguruan itsasontzientzako kanala, Rotterdamse Schie eraiki zen. Honek Rotterdam iparraldeko hiri handiagoekin lotuta uzten zuen eta bide batez Holanda, Ingalaterra eta Alemaniarentzat itsasozko garraiobideen lotura gune bihurtu.

Rotterdamgo portua mantso baina sendo garrantzizko portu izatera heldu zen. Vereenigde Oostindische Compagnie (VOC) edo Ekialdeko Indiako Konpainia Holandarraren sei partaideetako bat izatera ere iritsi zen. Portu jardueren zein biztanleriaren hazkunderik nabarmenena Nieuwe Waterweg edo "ubide berria"ren osatzearekin heldu zen 1872 urtean. Hiria eta portua hegoaldera zabaltzen hasi ziren. ''Witte Huis'' edo "Etxe Zuria" dorretxea, Estatu Batuetako bulego eraikinetan inspiratua da eta 1898an eraiki zen Frantziako Château estiloa delakoan. Bukatutakoan Europako bulego eraikinik garaiena zen, 45 metro garai hain zuzen.

Rotterdamgo hirigunea bonbardaketa ostean.

Hau, Rotterdamgo garai hartako arrakasta eta hazkuntzaren adierazgarri bat besterik ez da. Alemaniak Herbehereak 1940ko maiatzaren 10ean inbaditu zituen. Lurraldea egun bakar batean menderatzeko asmoa zuen, baina ustekabeko erresistentzia aurkitu zuten eta azkenik maiatzaren 14an armada holandarra kapitulatzera behartu zuten Rotterdam hiria bonbardatuz eta beste hiri batzuk bonbardatuko zituztela mehatxatuz. Alemaniar Luftwaffe-ak hiriaren erdigunea erabat birrindu zuen, 800 hildako eta 80.000 pertsona etxerik gabe utziz. Udaletxea zutik mantendu zen, izan ere alemaniarrek beraientzat osorik nahi zuten inguruko agintea bertatik kontrolatzeko eta horretarako bonbardaketan kontu handiz saihestu egin zuten. 1950 eta 1970. urteen artean hiria berreraikitzen aritu ziren. Hirigintza zabalegia eta haizetsuegia gertatzen ari zen 1980. urtetik aurrera udalak arkitektura politika egokiago bat hartu zuen arte. Honela apartamentu, bulego eta eraikuntzak estilo berri eta ausartago batean eraikitzen hasi ziren, hiriguneari zeruertz berria eskainiz eta toki bizigarriago batean eraldatuz. 1990eko hamarkadan negoziogune berri bat eraikitzen hasi hegoaldeko ibaiertzean, Kop van Zuid delakoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1796 1830 1849 1879 1899 1925 1965 1984 2005 2010
53.200 72.300 90.100 148.100 318.500 547.900 551.000 555.000 596.407 603.425

Talde etnikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotterdam Herbehereetako hiririk multi-etnikoena da. Biztanleriaren heren bat herrialdetik kanpo jaioa da, baina erroldaren arabera biztanleen erdiek gurasoetako bat kanpotarra dute. Hiriko alkatea bera, Ahmed Aboutaleb, Herbehereetan jaiotako marokoar jatorriko musulmana da.

2008ko erroldaren arabera, biztanleriaren heren bat baino gehiago Herbehereetatik kanpo jaioa zen:

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotterdamgo metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Rotterdamgo metroa

Rotterdamgo metroa edo Rotterdamse metro, 1968ko otsailaren 10ean zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak bi linea eta 47,0 kilometro dauzka.

Metroko bi lineak hainbat adarretan banatzen dira, eta bi linea nagusiez gain, beste hiru adar banatzen dira, hizkien arabera sailkatuta.

Rotterdamgo portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Rotterdamgo portua

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rotterdam Aldatu lotura Wikidatan