Rottweiler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Rottweiler
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Rottweiler3.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Alemania

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: C. l. familiaris
Arraza

Rottweiler

Rottweiler, txakur-arraza bat da, garai batean aziendak zaintzeko erabiltzen zena.

Moloso motako txakurra da, hau da, gihar sendoak, masailezur indartsua, buru handia eta mutur motza ditu. Tamaina ertain edo handia izan ohi du: garaierari dagokionez, 61-68 cm arrak, eta 56-63 cm emeak; pisuari dagokionez, berriz, 42 kg inguru pisatzen dute emeek, eta 50 kg, arrek. Txakur sendoa da, gihartsua, indartsua eta zalua.

Ile motz eta gogorra du. Beltza, oro har, eta ile gorri-horixka masail eta muturraren gainean, lepo azpian, bularrean, hanketan, begi azpian eta buztan-hasieraren azpialdean.

Izaerari dagokionez, lasaia, ona, esanekoa, otzana eta langilea da. Uste osoa izaten du bere buruan, eta ausarta da, ez da erraz beldurtzen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzakurrak dira gaurko rottweillerren arbasoak. Erromatarren garaian, kanpaina militar handietara joaten ziren, legionarioek jateko hazten zituzten aziendak zaintzera. Alpeak igaro eta gero, Alemaniaraino heldu ziren erromatarrak, eta, han, Rottweil-en (Wurtemberg eskualdean) bereziki, hainbat soldadu-talde kokatu ziren.

Erdi Aroan, Rottweiler hiri aberats bihurtu zen, merkataritza-jarduerari esker. Ordukoa da oraingo rottweilerraren arbasoa, metzgerhund izenekoa (euskaraz, harakinaren txakur izango litzateke hitzez hitzezko itzulpena); izan ere, garai hartan, harakinei laguntzen zien rottweilerrak, dela idiak zainduz dela haiek gidatuz.

Denboraren poderioz, homogeneoago egin zen arraza, eta XIX. mendearen bukaeran azaldu zen rottweiler izena, 1892ko txakur-erakusketa batean. XX. mendearen hasieran, debekatu egin zuten idiak garraiatzea, eta desagertzeko zorian egon zen rottweilerra. Nolanahi ere, Lehen Mundu Gerran berreskuratu zen, zeregin militarretarako. Konturatu ziren txakur-arraza hau ezin hobea zela polizia-zerbitzuetarako. Hori dela eta, bai lehenengoan bai Bigarren Mundu Gerran, mezulari- eta zaintza-lanak egiteko baliatu zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rottweiler Aldatu lotura Wikidatan