Roxana
Wikipedia(e)tik
Roxana, persieratik رخسانه Rauxâna, "izar eder" (? - Anfipolis-en hila, K.a. 310) Alexandro Handiaren emaztea izan zen.
Biografia [aldatu]
Oxiartes Baktrianako satraparen alaba zen, eta greziarrek bahitu egin zuten aitarekin batean (327). Alexandro Handiarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen harekin, Alexandro IV.a Aigos (323). Kasandrok bahitu zituen Roxana eta semea Pidnan 316. urtean eta sei urte geroago hilarazi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.