Rubén Ruiz Ibarruri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Ruiz Ibarruri

Bizitza
JaiotzaEzkerraldea1920ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaSrednyaya Akhtuba (en) Itzuli1942ko irailaren 3a (22 urte)
Hobiratze lekuaVolgograd
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AmaDolores Ibarruri
Hezkuntza
HeziketaMoscow school number 19 (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
errusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrepublikako Herri Armada
Armada Gorria
GraduaTeniente lehena
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerra
Stalingradeko gudua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Rubén Ruiz Ibarruri (Somorrostro, Bizkaia, 1920ko urtarrilaren 9a - Stalingrad, Sobietar Batasuna, 1942ko irailaren 3a) Armada Gorriko gudaria izan zen; teniente gradua izan zuen. Dolores Ibarruri Pasionaria bizkaitar komunista ospetsuaren semea zen.

Katalunian borrokatu zen errepublikanoen aldean, baina 1939. urtean, beste kataluniarrekin batera, Argèles-sur-Merreko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen irten zen kontzentrazio-esparrutik Sobietar Batasunera.

1941. urtean, Gerrako umeen taldetik irtendako beste euskal gazte batzuekin, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldearekin bat egin zuen, hegazkinlaritza militarreko akademia batean. Baina ez zituen pilotu ikasketak amaitu eta infanterian egin zuen bat Armada Gorriarekin[1].

1942. urtean alemaniarrek Stalingrad inguratu zuten (Stalingradeko gudua); setio horretan heriotza ekarri zioten zauriak hartu zituen Ruiz Ibarrurik. Sobietar Batasuneko kondekorazio gorena jaso zuen, Sobietar Batasuneko heroiarena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) De Madariaga Fernández, Rafael. (2010). Aeroplano, Revista de Historia Aeronáutica (28): 106-116..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rubén Ruiz Ibarruri Auñamendi Eusko Entziklopedian.
  • Joseba Aurkenerena: Ruben Ruiz Ibarruri Stalingradoren defentsan. [1]