Rub al-Khali
Wikipedia(e)tik
| Rub al-Khali | |
|---|---|
| الربع الخالي | |
| Eskualdea | |
| Koordenatuak | 20°′″N 50°′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 20°′″N 50°′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
| Azalera | 650.000 km² |
| Luzera | 1.000 km. |
| Zabalera | 500 km. |
| Tenperatura gorena | 50 °C |
| Prezipitazioa | 0-50 mm/ur. |
Rub al-Khali[1] (arabieraz: الربع الخالي, ar-Rubʿ al-Ḫālī , "auzo hutsa") —Rub al-Khali basamortua bezala ere ezaguna— Arabiako penintsulako hegoaldeko basamortu zabala. Mugak: iparraldean, Persiar golkoa; ekialdean, Al Hajar mendiak; mendebalean, Tuwaykeko goi-ordokia; hegoaldean, Yemen. 650.000 km2-ko azalera du eta munduko hare-basamorturik zabalen eta lehorrenetako bat da. Saudi Arabiaren laurdena hartzen du. Haizeek jotako hare finek duna ikusgarriak eratzen dituzte. Leinu nomadak bizi dira basamortu horretan, musulmanak, gameluaren hazkuntzatik eta ehizatik bizi direnak. 1975ean, petrolio-hobi oparoak aurkitu ziren basamortuko al-Ghawar izeneko eskualdean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.