Rubiken kuboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rubik kuboa.
Rubiken kuboaren aldaera ezberdinak

Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz (eta ardatzaz) osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura (alde bakoitza kolore bakarrekoa) berreskuratzea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubiken kuboa Ernö Rubik forma geometrikoetara zaleturiko eskultore eta arkitektura irakasle Hungariarrak 1974an asmatu zuen. 1977an merkatu hungariarrean zabaldu zen Kubo Magiko izenarekin eta 1980etik aurrera mundu osoan Rubiken kuboa bezala.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala, Rubiken kuboa 26 kubotxoz eta ardatzaz dago osaturik. Zehazki hauek lirateke kuboa osatzen duten piezak:

  • Ardatza. Honek kuboko piezak elkarri lotuta mantentzen ditu eta biraketak ahalbidetzen ditu.
  • 6 zentru. Ardatzari lotuta daude eta ezin dute elkarrekiko posizioa aldatu, hortaz, beti ondo kokatuta egongo dira.
  • 12 ertz. Hauek posizioz aldatzeaz gain, bi aurpegitxo bistan izanik, bi orientazio posible dituzte.
  • 8 erpin. Hiru aurpegitxo bistan izanik, posizioa aldatzeaz gain hiru orientazio posible dituzte.

Propietate matematikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubiken kuboa aztertzeko talde teorian sakondu behar da, zikloak, permutazioak, paritatea eta konjugazioa bezalako kontzeptuak erabiliz.

Rubiken kuboak dituen konbinazio kopurua kalkulatzeko kontuan izan behar dugu alde batetik zentruak beti posizio zuzenean dauzkagula, eta beren errotazioak ez digu axola, ezin baititugu bereiztu. 12 ertz dauzkagunez, 12 posizio ezberdinetan koka daitezke, beraz 12! konbinazio gehiago dauzkagu. Era berean 8 erpin ditugunez kokatzeko 8! posizio ezberdin dauzkagu. Orientazioari dagokionez ertzek 2 orientazio posible dituztenez 2¹² konbinazio ezberdin dituzte, eta erpinek 8³. Paritateari dagokionez aldiz, ertz eta erpinen paritateak berdina izan behar duenez, aukerak ezberdinak erdira gutxitzen zaizkigu. Propietate honegatik ere, orientazio posibleak 2gatik zatitu behar ditugu ertzei dagokienez eta 3gatik erpinei dagokienez. Horrela, konbinazio kopurua hau izango litzateke:

(12!·8!·2¹²·3)/(2·2·3)~4,3·10^(19)

Ebazteko metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi metodo dira nagusiak. Alde batetik, Hasiberrientzako metodoa 80 eta 120 mugimendu inguru erabiltzen duena Rubiken kuboa ebazteko eta profesionalentzako metodoa edo Fridrich metodoa 40 eta 60 mugimendu inguru erabiltzen duena. Matematikari asko ibili dira metodo laburrenaren bila, Jainkoaren algoritmo bezala ezagutzen dena.

Begira artikulu hauek ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rubiken kuboa Aldatu lotura Wikidatan