Rudolf Diesel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rudolf Diesel

Rudolf Christian Karl Diesel (Paris, 1858ko martxoaren 18a -- Mantxako Kanala, 1913ko irailaren 30a) ingeniari alemaniarra zen, bere izena daraman errendimendu handiko barne-errekuntzako motorearen sortzailea izan zen. Garraioari aplikatu dakiokeen motorea da, eta Parisko ferian aurkeztu zen lehen aldiz. Olio minerala errekuntzarako erabiltzen zuen lehenengo motore bezala, eta geroago barne errekuntzako motorea izendatua izan zen. Azkenean, bere asmatzailearen izena hartu zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

[aldatu] Gaztaroa

Gurasoak babaroak izanik ere, Parisen jaio zen 1858an. 1870. urtean Paris utzi zuten franko-prusiar gudak eztanda egin zuenean, eta Rudolf Augsburgora bidali zuten. Hozkailuaren asmatzailearen, Karl von Linderen, diszipulua izan zen 1875. urtetik aurrera Munichen.

[aldatu] Parisera itzulera

Parisera itzuli zen bere maisuaren hozkailuen enpresaren ordezkari bezala. 1893 eta 1897 artean MANen eraiki zuen landare-olioa erretzen zuen munduko lehenengo motorea. Ingeniari Mekanikoen Institutuak Merituaren Ordena eman zion, bere inkerketengatik eta kakahuete-olioa erabiltzen zuten motoreen garapenengatik. Motor hauek geroxeago petroleoa erabiltzen hasi ziren merkeagoa zelako.

Gizarte-filosofo bezala ikusten zuen bere burua, nahiz eta bere liburuaren 200 kopia soilik saldu zituen.

[aldatu] Desagerpena

Ustez, 1913ko 29tik 30erako gauean hil zen itota, Antwerpendik (Belgika) Inglaterrara zihoan itsasontzitik desagertu zelako. Bi egun beranduago, bere gorpua aurkitu zuen kosta-zaintzaileen ontzi batek. Garai hartan egiten zen moduan, bere jabetz pertsonalak hartu zituzten, eta bere gorpua itsasora bota zuten. Hainbat hipotesi daude bere eriotzari buruz. Lehenengoak bere burua hil zuela dio, bere egoera txarrarengatik, nahiz eta bere familiaren esanetan, hilketa bat izan, ideiak lapurtzeko asmoarekin burutua. Beste hipotesi bat izan zen agente alemaniar batzuek hil zutela, bere asmakizunak ez zabaltzeko, gudaren hurbiltasunean berari berdin zitzaiolako bere patenteak edonori (Frantzia eta Inglaterra haien artean ) saltzea.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak