Rudolf Otto
Rudolf Otto (Peine, 1869ko irailaren 25a - Marburg, 1937ko martxoaren 6a) alemaniar filosofo eta teologo luteranoa izan zen.
Bizitza [aldatu]
1897-1914 urte-bitartean Teologiako eta Filosofiako irakaslea izan zen Göttingengo Unibertsitatean; 1914-1917 urteetan, Teologia irakatsi zuen Breslauko Unibertsitatean, eta 1917-1929 urteetan, irakasle izan zen Marburgeko Unibertsitatean. Ottok erlijiotasunaren jatorria aztertu zuen, eta erlijioaren filosofiari egin zion ekarpenik handiena Das Heilige (1917, Santutasuna) lana izan zen. Jainkoaren handitasun mugagabea, eta gizakiak haren aurrean duen xumetasuna eta miresmena dira liburuko gai nagusiak. Friedrich Schleiermacher filosofoaren eragina izan zuen.
Beste lan aipagarri batzuk: Aufsätze das Numinose betreffend (1923, Numinotasunari buruzko saiakera); Die Gnadenreligion Indiens und das Christentum (1930, Graziaren erlijioa Indian eta kristautasuna); Das Gefühl des Überweltlichen (1932, Lurraz gaindiko sentipena).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
