Rudolph Hess

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rudolf Hess Nurembergen‎

Walter Richard Rudolf Hess (Heß alemanez) (Alexandria, Egipto, 1894ko apirilaren 26 - Berlin, Alemania, 1987ko abuztuaren 17) Alemania Naziko politikari nabarmena izan zen. Hitlerren laguna eta alderdikidea izan zen. 1925ean, Führer-en idazkari partikular izendatu zuten. Hitlerrek gobernua bereturik, Reichstageko kide izan zen. Goi-karguak izan zituen Langile Alderdi Nazionalsozialistan. 1939an, Hitlerren bigarren ondorengo izendatu zuten (Göringen ondoren). Bigarren Mundu Gerran, arrazoiak garbi ez daudela (Britainia Handiarekin Sobietar Batasuna zenaren kontrako ituna egiteko asmoa omen zen), Eskoziara ihes egin zuen (1941), eta preso hartu zuten. Gerra amaitutakoan, Nurenbergeko epaiketetan gerra-hiltzailetzat epaitu zuten. Burua nahasirik zuela eta, heriotzara kondenatu ordez, bizi guztirako kartzela-epaia eman zioten (1946). Spandauko (Berlin) kartzelan bete zuen kondena. Nurenbergen epaituetatik kartzelaldirik luzeena jasan zuen Hessek.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolph Hess Aldatu lotura Wikidatan