Rudyard Kipling

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rudyard Kipling
Rudyard Kipling
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseph Rudyard Kipling
Jaio 1865eko abenduaren 30a
Mumbai (India)
Hil 1936ko urtarrilaren 18a
London (Ingalaterra)

Joseph Rudyard Kipling (Mumbai, India, 1865eko abenduaren 30aLondres, Britania Handia, 1936ko urtarrilaren 18a) Indian jaiotako ingelesezko idazlea izan zen.

Hainbat kontakizun, haur-ipuin, eleberri eta olerkiren egilea izan zen. Bere lanik esanguratsuena Oihaneko liburua da, 1894an argitaratua (jatorrizko izenburua: The Jungle book). 1907an jaso zuen Literaturako Nobel saria.

Biografia eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihaneko liburuaren lehenengo argitaraldiaren azala.

Bizitzako lehen urteak Indian eman zituen, baina 1871n Ingalaterrara bidali zuten. 1882an Indiara itzuli zen kazetari gisa. Garai hartakoa da Kiplingen gai eta giro ezagunenekiko ardura: zurien eta haien mendeko indiarren arteko harremanak, Britainia Handiaren xede zibilizatzailea, eta Indiako zibilizazio zaharraren eta azturen oroitzapena.

Ordukoak dira Kiplingen kontakizunezko lehen saioak: Soldiers three (1888, "Hiru gudari"), eta Plains tales from the hills (1888, "Mendiko ipuin lauak"). Hala ere, benetako arrakasta Barrack-room balads (1892, "Kasernako baladak") izeneko poema bildumarekin etorri zitzaion. Hitz lauz urtebete lehenago The ligth that failed ("Argi itzalia") idatzia zuen, eta hiru maisu lan: The jungle book (1894, "Oihaneko liburua"); The second jungle book (1895), kontakizun laburren bildumak, eta Kim (1901, Koro Navarrok euskaratuta) eleberria.

Bestalde, lan handia egin zuen abentura eleberriak idazten, nahiz eta bere ekoizpenean bigarren mailakotzat joak izan diren: Captains courageous (1897, "Kapitain bulartsuak"); Erdi Aroko giroarekin lotuak: Puck of Pook´s hill (1906, "Pook mendiko Puck"); haurtzaroarekin, Just so stories (1902, "Ixtorioak baizik ez").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudyard Kipling Aldatu lotura Wikidatan