Rufi Etxeberria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rufi Etxeberria, Lortu Arte akordioa sinatu zen egunean.

Rufino Etxeberria Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1959ko apirilaren 22a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikaria da. Ezker abertzalearen historian paper garrantzitsua jokatu du. Lizarrako Akordioaren aurretik eratutako Irlandako Foroaren sustatzaileetako bat izan zen, 1997an Herri Batasunaren Mahai Nazionalarekin batera sartu zuten gartzelara. 2005etik 2007ra Loiolan eginiko elkarrizketatan Ezker Abertzalearen negoziatzaile izan zen. Berriro gartzelaratua, 2009ko irailaren 7an irten zen kalera eta urriaren 13an berriro atxilotu zuten Arnaldo Otegi, Rafa Díez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguezekin batera. Egun batzuk geroago libre atera zen.

2010eko ekainaren 20an Eusko Alkartasunarekin sinatutako Lortu Arte akordioaren lehen sinatzailea izan zen.

2011ko otsailaren 7an Sortu izeneko alderdi berriaren aurkezpenean parte hartu zuen, Bilboko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian.