Ruggiero Leoncavallo
Wikipedia(e)tik
Ruggiero Leoncavallo (Napoli, Italia, 1858 - Montecatini, Toskana, Italia, 1919) musikagilea eta libreto-egilea izan zen.
Napoliko Kontserbatorioan ikasi zuen. Wagnerren miresle sutsua zenez, musikagile lanetan hasi nahi izan zuen obra handi bat eginez, I Medici izeneko trilogiarekin. Baina hain handinahia ez zen beste obra xumeago batekin lortu zuen arrakasta: I Pagliacci (1892), gaur egun ezagun den bakarra. Ondoren Chatterton (1896) idatzi zuen, eta Venezian aurkeztu zuen bere La Bohème, Puccinirena baino urtebete geroago. Baina ez zuen arrakasta handirik lortu. Operetak ere idatzi zituen, baina ez zuen jende gehiegi erakarri. Edipo Re (1920) izan zen idatzi zuen azken opera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.