Runavík
|
Runavík |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Eskualde autonomoa | |
| Koordenatuak | 62°06′24″N 06°43′13″E / 62.10667°N 6.72028°EKoordenatuak: 62°06′24″N 06°43′13″E / 62.10667°N 6.72028°E |
| Eremua | 82 km2 |
| Posta kodea | FO 620 |
| Biztanleria | 3.832 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 46,73 bizt./km² |
| http://www.runavik.fo/ | |
Runavík, Faroe uharteetako hirugarren hiri handiena da. Eysturoy uhartearen hegoaldean dago baina udalerriak erdi eta iparraldeko lur batzuk ere hartzen ditu. Skálafjørður (Skáliko fiordoa)-ren ertzean kokaturik dago.
Udalerria[aldatu]
Runavík herriak berak 488 biztanle baino ez ditu, baina guztira 15 herriren arteko elkarketa da udalerria. Handienak Saltangará (910), Skáli (664), Runavík (488) eta Glyvrar (388) dira.
Historia[aldatu]
Runavík Skálafjørður fiordoko herririk berriena da, 1916an sortu baitzuen Hans Tausenek, eta Runavík izena 1938an hartu zuen. Ondoan dagoen Nes eta Toftir herriekin batera Faroetako eskualde jendetsuenetakoa osatzen du.
Ekonomia[aldatu]
Industria guztia arrantzarekin erlazionatua dago. Izokina esportatzen du bereziki. Turismorako hotel pare bat eta jatetxeak ere baditu. Azkenik, petrolio indusketak egiten hastekoak dira.