Ruper Ordorika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ruper Ordorika
Ruper Ordorika
Datu pertsonalak
Izen osoa Ruper Ordorika
Jaio 1956
Oñati (Gipuzkoa)

Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956 - ) abeslari gipuzkoarra da.

Euskal musikari berritzaile eta internazionalenetakoa da, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan.

Eduki-taula

[aldatu] Pott Banda

Gasteizen gaztaroko urte batzuk eman ondoren, Bilbon ibili zen unibertsitateko ikasle. Garai hartan "Pott Banda" izeneko literatur taldearen partaide izan zen (1977-1980), Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiarekin batera, besteak beste. Beste musikari batzuek, urte haietan kutsu politikodun kantuak hobesten zituzten bitartean (Euskal Rock Erradikalaren garaiak baitziren), Ordorikaren orduko eskaintza ausart eta berritzaile nabarmendu zen, letra barnekoi eta landuak eskainiz. 1988an "Henry Bengoa Inventarium" izeneko ikuskizunean hartu zuen parte, Bernardo Atxaga eta Joxe Mari Iturralde lagunekin batera.

Gaur egun ere, Joseba Sarrionandiaren hitzak sarritan erabiltzen ditu abestiak egiteko.

Ruper Ordorika, gitarrarekin.

[aldatu] Mugalaris

Londresen urte batzuk eman ondoren, argitaratzeari utzi zion bolada batean, 1990 arte. Geroxeago "Mugalaris" taldearekin hasi zen, ordutik hona zuzeneko emanaldietan lagun izan duen taldea.

[aldatu] Hiru Truku

New Yorken beste egonaldi bat egin eta gero, Hiru Truku folk taldea osatu zuen 1994an; Joseba Tapia eta Bixente Martinezekin batera, euskal tradizioko kantuak oinarri hartu eta folk britaniarraren moldeen arabera egokitu dituzte, berezko estilo berezi batez.

[aldatu] Gaur

Bere alderdi rokeroari dagokionez, zigiluz aldatu eta gero (Nuevos Medios eta Metak konpainiekin hasi zen) hurrengo diskoak New Yorken ezagututako lagun batzuekin (Ben Monder, Kenny Wollesen, Fernando Saunders, Stephen Ulrich, Skuli Sverrisson, ...) grabatzen hasi zen, hemengo musikari eta betiko adiskide batzuekin batera (Josu Zabala, Joseba Tapia, Quimi Portet, Iñigo Goldarazena, Harkaitz Miner,...). Bi disko-bilduma kaleratu ditu bere bizitza artistiko luze honetan zehar. Halaber, 2000. urtean grabatu zuen bere lehenengo zuzeneko diskoa, Bilboko Kafe Antzokian, "Gaur" izenburukoa.


[aldatu] Diskografia (bakarka)

Ruper Ordorika.
  1. Hautsi da anphora (Xoxoa-Elkar, 1980).
  2. Ni ez naiz Noruegako errege (Elkar, 1983).
  3. Bihotzerreak (Elkar, 1985).
  4. Ez da posible (Gasa-Wea, 1990).
  5. Ruper Ordorika & Mugalaris (Eman Bakia, 1992). Mini-CD.
  6. Bilduma bat (Elkar, 1992). Lehen hiru diskoen hautaketa.
  7. So'ik'so (Nuevos Medios, 1995).
  8. Dabilen harria (Nuevos Medios, 1998).
  9. Gaur (Esan Ozenki Records, 2000). Zuzenean.
  10. Hurrengo goizean (Metak, 2001).
  11. Ruper Ordorika (Nuevos Medios, 2002). Bilduma.
  12. Kantuok jartzen ditut (Metak, 2003).
  13. Memoriaren mapan (Elkar, 2006). Joseba Sarrionandiaren letrekin.
  14. Hamar t'erdietan (Elkar, 2008). Zuzenean.
  15. Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009).
  16. Hodeien azpian (Elkar, 2011).

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ruper Ordorika
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak