Russ Meyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russ Meyer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRussell Albion Meyer
JaiotzaOakland1922ko martxoaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2004ko irailaren 18a (82 urte)
Hobiratze lekuaStockton Rural Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Eve Meyer  (1952 -  1966)
Edy Williams  (1970 -  1973)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, argazkilaria, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, idazlea, zinema aktorea, ekoizlea, kameraria eta errealizadorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Genero artistikoasexploitation film (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0000540 Allocine: 76 Rottentomatoes: celebrity/russ_meyer Allmovie: p102677
Discogs: 1896090 Find a Grave: 9504308 Edit the value on Wikidata

Russell Albion "Russ" Meyer (San Leandro, Kalifornia, 1922ko martxoak 21Hollywood, 2004ko irailak 18) estatubatuar zinema-zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, kamarografo gisa lan egin zuen frontean, Art Lloyd zinemagilearekin ikasi ondoren. Gerra bukatuta, dokumentalak egin zituen San Frantzisko inguruko konpainia batzuentzat, eta biluzien argazkiak Playboy aldizkariarentzat. Gero, Estatu Batuetan modan jarri ziren film erotikoen aitzindarietako bat izan zen: The immoral Mr. Teas (1959), Vixen (1968).

Arazoak izan zituen filmak estreinatzeko, baina oso harrera ona izan zuten, eta dirua egin zuen. Hala, diru gutxirekin bortxakeria eta sexu ugariko filmak eginez, irabazi handiak lortu zituen. Film aipagarrienak hauek ditu: The naked camera (1960), Erotica (1961), The immoral West and how it was lost (1962), Heavenly bodies! (1963), Memories of a woman of pleasure (1964), Faster, Pussycat, Kill! Kill! (1966), Finder keepers, lovers weepers! (1968), Cherry, Harry and Raquel (1968), The seven minutes (1971), Blacksnake (1973), Supervixens (1975), Megavixens (1976) eta Up the valley of the beyond (1991). Erica Gavin antzezlea izan zen haren film askotako protagonista nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Russ Meyer Aldatu lotura Wikidatan