Russell Banks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russell Banks

Bizitza
JaiotzaNewton (Massachusetts)1940ko martxoaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSaratoga Springs (New York)2023ko urtarrilaren 7a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Chase Twichell (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaIpar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm0001930 Musicbrainz: 3f77017e-009e-4308-bc7c-31d25d505f30 Edit the value on Wikidata

Russell Banks (Barnhead, New Hampshire, AEB, 1940ko martxoaren 28a - Saratoga Springs, New York, 2023ko urtarrilaren 7a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita alkoholikoa zuen, eta haren jipoiak jasan behar izan zituen gaztetan. 1958an, unibertsitatean sartu zen, baina zortzi egun besterik ez zituen egin, eta Kubara abiatu zen Fidel Castro ezagutu nahian. Baliabide urriekin, ordea, Floridara iristea besterik ez zuen lortu. Bidaia ugari egin zituen, hala nola Yucatanera eta Jamaikara.

Ezkondu, eta seme bat izan zuen. New Hampshirera itzuli zen, eta han suhiltzaile gisa aritu zen denboraldi batez lanean. Ikasten hastea ere erabaki zuen, eta 1967an ingeles literaturako diploma eskuratu zuen Ipar Carolinako Unibertsitatean.

Bizitza ezohiko horretan oinarrituta idatzi zuen Success Stories (1986). 1985ean, Continental Drift eleberria argitaratu zuen, estatubatuar gizartearen ezaugarri ilunenak erakusten dituena: gizarte klaseen arteko borroka, gizarte-zapalkuntza eta pobreen kontrako bortxakeria. 1989an, Affliction idatzi zuen, estatubatuarren gizontasunaren autopsia egiten zuena. The Rule of Bone (1995) lanean, pobreen Amerika, baztertuena, erakusten du Banksek. Beste idazlan batzuk: The Angel on the Roof (2000), The Darling (2004), The Reserve (2008), Lost Memory of Skin (2011), Foregone (2021) eta The Magic Kingdom (2022).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Russell Banks Aldatu lotura Wikidatan