Ruud Lubbers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ruud Lubbers.

Rudolphus Franciscus Marie "Ruud" Lubbers (Rotterdam, Herbehereeak, 1939ko maiatzaren 7a) Herbehereetako politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetako lehen ministro izan zen 1982tik 1993ra. Hiri horretako Erasmus Unibertsitatean graduatu zen, eta bere familiaren Lubbers Hollandia ingeniaritza-lantegian lan egin zuen 1963az geroztik. Zentro-eskuineko Alderdi Kristau-demokratako kide egin zen, eta Langileen Federazio Kristauko eta Ingeniaritza Mekanikoko eta Elektrikoko Industrien Federazioetako zuzendaritza-batzordeetako kide izan zen.

Ekonomiako ministro izan zen 1973tik 1977ra koalizioko gobernu batean, eta, orduz geroztik, legebiltzarreko kide izan zen. 1978an, Alderdi Kristau-demokratako buruzagitza hartu zuen. 1982ko azaroan, lehen ministro izendatu zuten, eta Askatasunerako eta Demokraziarako Herriaren Alderdiarekin osatu zen koalizioko buru izan zen. 1989an, beste koalizio bat osatu zuen Lanaren Alderdiarekin (zentro-ezkerraldeko sozialista), eta 1993ra arte iraun zuen koalizio horrek.

Lehen ministro izan zen bitartean, Herbehereetako ekonomiaren liberalizazioa bultzatu zuen, eta Europar Batasuna sendotzeko prozesuan parte hartu zuen. 2001ean, Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako goi-komisario izendatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 2005era arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruud Lubbers Aldatu lotura Wikidatan