Rwenzori
Rwenzori (1980 arte, Ruwenzori izena erabili zen) edo Ilargiaren mendiak[1] Erdialdeko Afrikako mendilerroa da, Uganda eta KEDaren arteko mugan kokatuta. Kilimanjaro eta Kenya mendiekin batera, bere mendirik altuenak elur-iraunkorra duten Afrikako mendi bakarrak dira. Batzuen ustez, Rwenzoriak Klaudios Ptolemaiosen "Ilargiaren mendiak" dira.
Mendilerroak 120 km luzera eta 65 km zabalera ditu. Sei mendikotetan banatuta dago:
- Stanley mendia (5.109 m),
- Speke mendia (4.890 m),
- Baker mendia (4.843 m),
- Emin mendia (4.798 m),
- Gessi mendia (4.715 m), eta
- Luigi di Savoia mendia (4.627 m).
Eskualdea hezea da oso eta normalean mendiak hodeiz beteta daude. Ia mendilerro gehiena Gizateriaren Ondarea da eta bi parketan banatuta dago: Ugandako Rwenzori Mountains National Park eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Parc National des Virunga.
Rwenzori ikusteko lehendabiziko europarra Henry Morton Stanley zen, 1889an. Lehenengo igoera 1906an Abruzziko kondeak egin zuen.