Ryōan-ji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ryōan-ji
Kyoto-Ryoan-Ji MG 4512.jpg
Zen lorategia
Udalerria Kyoto
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 35°02′04″N 135°43′06″E / 35.03444°N 135.71833°E / 35.03444; 135.71833Koordenatuak: 35°02′04″N 135°43′06″E / 35.03444°N 135.71833°E / 35.03444; 135.71833
Helbidea 33 Ōuchi Omuro, Ukyō-ku, Kyoto
Ryōan-ji non dagoen adierazten duen Kyoto-ko/-go/-eko mapa
Ryōan-ji
www.ryoanji.jp

Ryōan-ji (仁和寺?) , Kyoton dagoen Zen tenplu budista da. Bertako zen lorategia kare-sansui (Japoniako harrizko lorategia) onena kontsideratzen da eta horregatik 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fujiwara familiak XI mendean zituen lurretan Daiju-in tenplua eraiki zuen, 1450an berriz Hosokawa Katsumoto jauntxo boteretsuak lurrak erosi eta bere egoitzaz gain Zen tenplua altxatzea erabaki zuen. Ōnin Gerran tenplua suntsitua izan zen eta 1473an Katsumoto bera hil zen. Bere semea zen Hosokawa Matsumotok berreraiki zuen tenplua. 1779an beste sute handi bat gertatu zen eta gaur egungo eraikinak 1799koak dira.

Hosokawa enperadoreen mausoleo bihurtu zen eta zazpi enperadoreren hilobiak daude bertan.

Zen lorategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplu multzoaren atalik ezagunena da dudarik gabe. Ez da ezagutzen nork eta noiz eriki zuen harrizko lorategia baina gehienen XV mendean kokatzen dute. Lehenengo aipamen idatziak 1680-1682koak dira.

248 m²-ko azalera dauka. Hamabostharri daude era berezian multzokatuta, bost harritako multzo bat, hiruko bi eta beste bi bikote. Beraien kokapena dela eta ezin dira 15 harriak batera ikusi. Harriak legarrez inguratuta daude, monjeek egunero orrazten dituztenak. Lorategian dagoen landaretza bakarra harrien inguruko goroldio apurra baino ez da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ryōan-ji Aldatu lotura Wikidatan