São Francisco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
São Francisco
São Francisco (pt)
Rio São Francisco.jpg
São Francisco ibaia.
Kokapena Brasil
Luzera 2.830 km
Arroa 641.000 km²
Iturburua Serra da Canastra
Ibai ahoa Ozeano Atlantikoa
Bacia sao francisco.jpg

São Francisco[1] Brasilgo ibaia da. Bere iturria Minas Geraiseko Serra da Canastra mendilerroan dago, 1.200 metrotako altueran, behin Bahia estatua zeharkatuta Pernambuco estatuarekin egiten du muga, gero Sergipe eta Alagoas estatuen artean ere egiten du muga Ozeano Atlantikoan ahoratu arte. Brasil "Aberriaren batasunaren ibaia"z (portugesez rio da integração nacional) ezizenaz ezaguna da.

São Franciscoren ibaiadar nagusiak honako hauek dira:

  • Paraopeba ibaia,
  • Abaeté ibaia,
  • Velhas ibaia,
  • Jequitaí ibaia,
  • Paracatu ibaia,
  • Urucuia ibaia,
  • Verde Grande ibaia,
  • Carinhanha ibaia,
  • Corrente ibaia, eta
  • Grande ibaia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1501ean Amerigo Vespuciok bere bokalea esploratu zuenean, bertoko amerindiar tribuek Opará (euskaraz "Ibai-itsaso") deitzen zioten. Hala ere, Amerigo Vespuciok gaur egungo izena jarri zion, Asisko San Frantziskoren omenez. 1503an, Gonçalo Coelhok berriro bere bokalea esploratu zuen.

Portugalek XVI. mendean eskualdea kolonizatu zuen eta bokalean zeuden frantsesak kanporatu. Hurrengo mendean, kolonizazioa bukatu zuen bertoko amerindiar akabatuz. Eskualdean, ihesitako esklabo afrikarrek Portugalgo koroak menderatu ezin zituen bere errepublika askeak (quilombos) sortu zituzten. Portugaldarrek arazoak izan zituzten baita ere bokalean nederlandarrekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: São Francisco Aldatu lotura Wikidatan