Sébastien Chabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sebastien Chabal
Sebastien Chabal
Datu pertsonalak
Izen osoa Sebastien Chabal
Ezizena Anestesistatzailea, Animalia, Atila, Kartutxoa, Leizegizona, Hanibal Lecter, Seabass ("Lupia"), Asterix modernoa, Hulk.
Jaio 1977ko abenduaren 8a (37 urte)
Valence, Drôme (Frantzia)
Garaiera 1,91 m.
Pisua 106-117 kg.
Posizioa Hirugarren lerroa
Ibilbidea
Urteak Taldea Partidak (puntuak)
2000-2004
2004-2009
2009-gaur egun arte
CS Bourgoin
Sale Sharks
Racing Métro
45 (35)
81 (45)
0 (0)
Urteak Selekzioa Partidak (puntuak)
2000tik gaur egun arte Frantzia Frantziako errugbi selekzioa 49 (30)

Sébastien Chabal (1977ko abenduaren 8a) hirugarren lerroko posizioan frantziar errugbi jokalaria da, gaur egun Racing métro taldean eta Frantziako errugbi selekzioan jokatzen du.

Bere nazioarteko lehenbiziko agerpena 2000ko martxoaren 4ean Eskoziako errugbi selekzioaren aurka izan zen. Frantziarekin 31 partidu jokatu eta 5 entsegu gauzatu ditu, horietako bi 2007ko Sei Nazioen Torneoan Italiako errugbi selekzioaren aurka, beste entsegu erabakikor bat berriz 2007ko Munduko Errugbi Txapelketan Ingalaterrako errugbi selekzioaren aurka eta azkenik beste bi entsegu urte bereko Munduko Errugbi Kopan Namibiako errugbi selekzioaren aurka.

Chabal Valence hirian jaio eta Beauvallonen hazi zen. 2003an Australian jokatu zen Munduko Errugbi Txapelketan parte hartu zuen Frantziako selekzioko jokalari izateko hautatu zuten, lehiaketa honetan Estatu Batuetako errugbi selekzioa, Japoniako errugbi selekzioa eta Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren aurka jokatu zuelarik. Sei Nazioen Torneoan hainbat aldiz jokatu izan du, 2007an Frantziak irabazi zuena barne.

Ospetsu egin duten bere ezaugarriak bizarra eta ile edo kalpar luzea dira, horregatik frantziar errugbizaleek "L'homme des Cavernes" (Leizeetako gizona) deitzen dute.

Bere ibilbideko une exzentriko edo bitxi batzuengatik ere ezaguna da, adibidez aurkalaria plakatu beharrean lerroko epailea plakatu eta sarrera batean hutsegin zuenekoa, edota jokalari bat plakatzeko saiakeran epailea zegoen aldera balantzaka joan zenekoa.

Bai bere errugbi taldearen jarraitzaileen, bai frantziarren artean jokalari maitatuenetakoa da, zale kopuru handia du. Zaleek beren buruei "chabalistak" deritzaie.[1].

Bere jarraitzaileek "Mmmm Chabal!" leloa abesten dute [2].

Sebastién Chabal jokalaria irudiaren erdian, bere ezaugarriak diren bizar eta kalpar luzearekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «CHABAL!!!!!!», therugbyforum.com. Zale porrokatuak "Chabalists" izenaz dira ezagunak dira.
  2. "French 100% pure beef" edo "%100a Frantziar Behi Okela" iragarkiaren parodia, bere leloa “Mmmm Charal” delarik

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sébastien Chabal Aldatu lotura Wikidatan