Sønderborg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sønderborg

Sønderborg
Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarkako eskualdea
Alkatea Aase Nygaard
Koordenatuak 54°55′N 09°47′E / 54.917°N 9.783°E / 54.917; 9.783Koordenatuak: 54°55′N 09°47′E / 54.917°N 9.783°E / 54.917; 9.783
Sønderborg Danimarka-n dago
Sønderborg
Biztanleria
Metropoli eremua
27.237 bizt. (2011)
76.236
Sorrera 1256


Sønderborg Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, Alssund itsasartearen bi ertzetan, alde zaharra Als uhartean eta berria Jutlandiako penintsulan.

Historia [aldatu]

Valdemar I.ak vendoen erasoetatik babesteko 1158an Als uhartean Sønderborg gaztelua eraiki zuen, Sønderborg Slot. Hurrengo urteetan hainbat zabalkunde ezagutu zituen, baita hainbat jabe ere. 1571ean Schleswigeko Dukeak eskuratu zuen.

Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen. 1256an dokumentu batean aipatzen da dagoeneko eta 1461ean Kristian I.ak hiri eskubideak eman zizkion.

Schleswigeko bi gerretan Daniar armadaren egoitzetako bat izan zen baina 1864ean Prusia jabetu zen dukerri osoaz. 1920an eginiko botazioan Ipar Schleswigek Danimarkan sartzea erabaki zuen, Sønderborgen %56ak Alemanian jarraitzearen alde bozkatu bazuen ere.

Iruditegia [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sønderborg