Søren Kierkegaard
Søren Kierkegaard (Kopenhagen, 1813ko maiatzaren 5a - 1855eko azaroaren 11a) psikologo, filosofo eta idazlea izan zen. XIX. mendeko filosofo existentzialista nagusia da.
Bizitza [aldatu]
Erlijio-giroan hazi zen. 1841ean doktoretza-tesia egin zuen Ironiaren kontzeptua gaiaz, Kopenhageko Teologia Fakultatean. Regina Olsenekin izan zuen amodio galduak, eta eliza luteranoarekin izan zituen eztabaidek eragin handia izan zuten haren bizitzan. Hegelen filosofia objektiboaren kontra borroka egin zuen.
Izan ere, Kierkegaardentzat egia subjektiboa da, eta hiru alderdi ditu: estetikoa, etikoa eta erlijiozkoa, eta hiru horien artean aukeratu beharra dago. Fedea Jainkoarekiko harreman pertsonala da, eta harreman horretatik sortzen da estutasuna.
Lanak [aldatu]
Kierkegaardenak dira, besteak beste: Bata ala bestea (1843), Ikara eta dardara (1843), Estutasunaren kontzeptua (1844), Filosofia-zatiak (1844), Maitasunaren obrak (1847), Eritasun hilkorra (1848), Kristautasun-ariketa (1850). Kierkegaard ezagutzeko, garrantzi handikoak dira haren Egunerokoak.
Kierkegaarden eragina lehenago ikusi zen literaturan filosofian baino, eta batez ere XIX. mendearen hondar-urteetan Eskandinaviako literaturan (Henrik Ibsen eta Strinberg) eta alemanezkoan XX. mendean (Franz Kafka eta Thomas Mann).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Danimarkako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |