SER

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katearen logotipoa.

SER ("Sociedad Española de Radiodifusión") edo Cadena SER Espainiako irrati katerik zaharrena da eta gaur egun entzule kopururik handiena daukana, 4.600.000 inguru hain zuzen ere. "Unión Radio" taldearen barruan dago eta PRISAk kudeatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak "Radio Barcelona" (EAJ-1) irratiak ezarri zituen, 1924ko urriaren 15ean emisioei ekin ziena. Hurrengo urtean "Radio Madrid" sortu zuten eta hurrengo urteetan beste hiri batekoak, Espainiako Gerra Zibilaren ostean "Cadena SER" taldea abiatu zen, orduan ere irrati talderik garrantzitsuena izan zena. Francoren diktaduraren garaian oso irratsaio famatu bihurtu ziren "Matilde, Perico y Periquín", "Ama Rosa", "Simplemente María" edo "La Saga de los Porretas", hainbat urtez telebista hedatu baino lehen familia espainiar ugarik jarraitu zituztenak.

1954an "Carrusel Deportivo" izeneko kirol irratsaioa hasi ziren emititzen, arlo horretako Espainiako zaharrena dena. 1966an "40 Principales" delakoaren lehenengo irratsaioa egin zuten, SER kateak abiatuta. Eta 1969an bestela "Radio San Sebastián" irratiaren zuzendaria Iñaki Gabilondo donostiarra izendatu zuten, geroago katearen goi-karguetara iritsi zena eta bertako inoizko irrati esataririk ezagunenen artean dagoena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: SER Aldatu lotura Wikidatan