SOHO
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau hobetzeko, lankidea LANEAN ari da Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaidatu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
| Erakundea | NASA, ESA |
|---|---|
| Jaurtiketa data | 1995eko abenduaren 2 |
Solar and Heliosferic Observatory (SOHO) 1995ko abenduaren 2an espaziora bidali zen zunda berezi bat da. Bere funtzioa Eguzkia aztertzea da, 1996. urtetik ari da lanean. ESA eta NASA arteko multzo proiektua da SOHO zunda.
Hasieran bi urteko misioa burutzeko antolatu zen arren, sunda honek lanean dago orain dela 10 urte. Gainera gaur eguneko eguzkiaren informazio iturri bakarra da, datu guztiak denbora errealean ematen duena.Sundak transmititzen dituen datu hauek, denbora espazialaren iragarpenetan erabilgarriak dira oso. Gaur eguneko sunda bakarra da beste batekin batera, (Advanced Composition Explorer izeneko sunda berezi bat), bi hauek, L1 izeneko puntuaren inguruan daude, oso ospetsua den Lagrange puntua.
Aipatutako puntu honetan, lurreko grabitatea eguzkiarena berdindu eta ezeztatzen du, beraz puntu honetan, oreka dinamikoa lortuko zuen edozein sunda mota. Honen ondorioz, orbita egonkorra egongo da.
Egonkortasun honek, beraz, L1 puntuan lortzen da, baina SOHO orbitan hamaika hilabete behin lortzen da.
Egoera arruntean, zundak 200 kbps transmititzen ditu etengabe argazkiak egiteko, eta beste eguzki bitartekoak, Barne Espazioko Sarearen bitartez. SOHOren aktibitate datuak, eguzki sugarrak aurresateko erabiltzen dira.
2003an ESA datuak transmititzeko beharrezko behar den eragilean zegoen akats bat transmititu zuen, eta horrek eragin zuen hiru hilabetetik behin, bi edo hiru asteko atzerapena datuen transmisioan. Dena den, ESA eta Barne Espazioko Sarearen (DSN) beste antena mota bat erabiltzen dituzten kasu horietan datuen transmisio ez galtzeko.