SOPA eta PIPA aurkako protestak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ingelesezko Wikipediaren pantaila irudia 2012ko urtarrilaren 18an

Ingelesezko Wikipediaren itzalaldia AEBetan proposatutako SOPA eta PIPA legeen aurka 2012ko urtarrilaren 18an egindako protesta izan zen. Lege hauek adierazpen askatasunarekiko, eta Internet eta webguneekiko izan zezakeen eragin txarra zela-eta antolatu zen protesta. Protesta gisa, Wikipediako edozein artikulu bisitatzerakoan orrialde beltz bat erakutsi zen, "Imagine a World Without Free Knowledge" (imajinatu ezagutza askerik gabeko mundua) mezua erakusten zuena.

Protesta burutzeko proposamena Reddit webguneak eta ingelesezko Wikipediako hainbat lankidek hasi zuten, besteak beste. Laster batu zitzaien horiei Google, Mozilla eta Flickr bezalako beste izen ezagun batzuk. Batzuek edukietarako sarbidea moztu zuten, eta besteek mezuren bat erakutsi zuten, protestari atxikiz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: SOPA eta PIPA aurkako protestak Aldatu lotura Wikidatan