Sabako erregina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sabako erregina

Sabako erregina, (Arabieraz ملكة سبأ Malikat sabaʾ ) gaur egun arkeologo eta adituek Yemen, Eritrea eta Etiopia inguruan kokaturiko Saba erresumako agintaria izan zen K. a. X. mende inguruan ziurrenik. Makeda,Belkees eta Nikaule izenak ere egozten zaizkio

Pertsonaia hau mitikoa ala erreala den ez dago argi, bere existentziaren lekuko nagusiak Bibliako Erregeen liburuan, Itun Berrian eta Kroniketan datza, hala nola Koranean baita Etiopiako historian. Biblian bere izena aipatzen ez den arren, Etiopiako kondairetan Makeda izena egozten zaio eta islamiar kontakizunetan Belkees. Beste iturri zenbaitek Nikaule izenaz aipatzen dute.

Bibliako aipamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliako Itun Zaharrak dioenez, Sabako erreginak Israelgo Salomon erregearengana jo zuen haren paregabeko jakituriaren berri izan zuenean eta harri bitxi, espezia eta urre ugari opari gisa eskaini zizkion (erregeen liburua izenez ezagutzen den lehen liburuko 10:1-13, eta kronikak izenez ezagutzen den bigarren liburuko 9:1-12 pasartetan kontatzen dira hauek).

Koranak ere ematen digu honen berri, bietan erreginaren izena aipatzen ez delarik. Koranak dioenez Salomonen jakituria eta aberastasunaz liluraturik Sabako erregina monoteista bihurtu zen Yahve jainkoa gurtzen zuten esaldiak aldi berean esanez. Salomonek eskerrak ematearren opari anitz eman zion eta "desira zezakeen edozer" eskaini Israeldik joan zedin. Erregina berau oso aberatsa zela dirudi hala ere, erregeen liburuko 10:10 pasartean 4,5 tona urre Israelgo Salomoni eman zizkiola aipatzen baita.

Sabako erregina Itun Berriko ebanjelioetan ere azaltzen da, Mateo 12:42 eta Lukas 11:31 pasarteetan hain zuzen, non Jesusek, azken epaia heltzerakoan Sabako erregina eta Ninibetarrak lurretik jaiki eta [judu]]tarrak kondenatuko dituztela dioen, Israeldik bidaliak izan baitziren munduko azken bazterretik Salomonen jakituria gurtzera joan zirenean.

Kantarik Ederrena liburuan badira zenbait zantzu Sabako erregina eta Salomonen arteko erromantzean pentsarazten dutenak. Izan ere, 1:5 atalean neskatoak dio "Beltza naiz, ederra ere".

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabako erregina Aldatu lotura Wikidatan