Sabbat
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Juduen larunbata buruzkoa da; heavy metal musika-taldeari gaitzat duena beste hau da: Black Sabbath
Sabbaterako mahaia: Kidush kopa, ogi estaliak eta kandelak.
Sabbat edo Sabbath (Hebreeraz atsedenaldia edo etena) Juduen astearen zazpigarren eguna da. Katolikoen igandearen antzekoa da, baina ez da inolako lanik egiten. Juduen asteko atseden eguna da, Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, alegia, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzera hartzen du.
Sabbata Mendebaldeko kulturan [aldatu]
Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu.
Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbat-eko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.