Sable

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sablea aho bakarreko ezpata kurbua da. Mozketarako pentsatua dago eta ohi, zalditeriako soldaduek erabili izan zuten, baita XIX. mendeko ofizialek ere. Horriaren ezaugarri kurbu honek, tradizionalki, ezpatagandik bereizten du.

Arma zuri hau, mozketarako da, eta borrokan abiada behar zelako sortu zen. Abiada hau, moztuz eta horria etsaiaren gorputzean utzi gabe lortzen da (esku bakarreko beste ezpatek ez bezala, sastakatzeko balio dutenak).

Sableak, bere muturretik erdialde ingururaino duen kurbadurak, mozketa sakon bat eragiten du.

Sablearen kurbadurak, teorian behintzat, zaldizko batek, bere besoa arma honekin mugitzerakoan, oinezko soldaduaren gainean zirkulu zabal bat marraztea du xede, mozketa puntuan, sablea beti tangentea izan dadin lortzeko. Arrazoi honegatik, ez da etsaiaren gorputzean sartze. Aldiz, moztu egiten du, honela, zauri garrantzitsuago bat eraginez gorputzean sartuta geratu gabe. Honegatik, zaldieriarentzat pentsaturiko sableek, kurbadura handia dute, ia erabat borobilak izaki. Oinezko soldaduentzat pentsaturikoek, berriz, ez dute horrenbesteko kurbadura, erabilpen defentsiboari garrantzi gehiago ematen baitzaio kasu hontan, hau da, etsaia urrun mantendu eta honen kolpeak gelditzea.

Esandako guzti honen arabera, katana japoniarra, adibidez, teknikoki, sablea izango litzateke, eta ez ezpata.

Sablea esgrima arma gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo sablea, ezpata eta floretearekin batera, esgrimako hiru armetako bat da. Lehen, zaldieriako soldaduek erabiltzen zuten sabletik dator. Esku babesle bat du, ontzi formakoa, eskuaren azpian kurbatzen dena, eta zeharkako sekzioan ikusitako T forma duen horri bat du. Bere neurria, 90 cmkoa da, eta bere gehienezko pisua 500 gramokoa. Ukitzeak, muturrarekin ukituz edo horriaren ahoarekin moztuz lor daitezke. Ukitze puntu baliogarriak, gerritik gorako edozein tokitan daude. Sable borrokaldiak dira esgrimako azkarrenak, eta, beraz, egoera fisiko onean egotera behartzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sable Aldatu lotura Wikidatan