Sabrina (1954ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sabrina
Datuak
Jatorrizko izenburua Sabrina
Urtea 1954
Estreinaldia 1954
Generoa drama - komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 114 minutu
Zuzendaria
Billy Wilder
Ekoizleak
Billy Wilder
Gidoilariak
Samuel Taylor, Billy WilderErnest Lehman
Aktoreak
Humphrey Bogart
Audrey Hepburn
William Holden
John Williams
Musikagileak
Friedrich Hollaender, Van Cleave
Argazkilariak
Charles Lang, Jr
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Oscar Sariak: Janzkera onenari Oscar Saria.
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai


Sabrina 1954an filmatutako drama-komedia bat da. Billy Wilder izan zuen zuzendari, eta aktore nagusiak Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden ditu. Wilderrek Paramount Pictures zinema promotoreekin egindako azken filma izan zen, zuzendariak haiekin emandako 12 urteen azkenean.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sabrina Fairchild (Audrey Hepburn) Larrabee familia dirudunaren txoferraren alaba da. Bere aita, Thomas (John Williams), Larrabee familiaren zerbitzutan egon da betidanik eta haien garagearen gaineko apartamentuan bizi izan da beti. Sabrinak, beraz, familiaren zerbitzu langileen taldean hezi da, baina Larrabee familiako seme gazteenaz, Davidez (Holden) maitemindua egon da txikitatik. David ordea, itxura oneko gizon aberatsa da, andrezalea eta lanik gabe, gozatzen bizi dena. Era honetan, inoiz ez da Sabrinan fijatu, txoferraren alaba baitzen. Sabrinak, ordea, zuhaitz batetik ikusten du David, Larrabee familiako ozpakizunetan, bere amorante anitzak erakartzen.

Thomas Fairchildek, Sabrinaren aita, kezkatuta, bere alaba Parisera bidaltzen du sukaldari ikasketak egin ditzan. Neska Frantziara habiatzen da eta ikasketak burutzen ditu, bere janskera eta estiloa guztiz finkatuz. Etxera itzultzean emakume dotorea da, ez da jadanik ume bat eta Daviden atentzioa lortzen du.

Linus Larrabee (Humphrey Bogart), Daviden anai nagusi eta arduraduna da, Larrabee enpresaren burua. Larrabee enpresa tratutan dago beste enpresa handi batekin eta akordioaren hitzetan beste enpresako zuzendariaren alaba eta David Larrabeeren ezkontza ulertzen da. Ezkontza hau ekonomikoki oso onuragarria litzateke familiarentzat baina, Daviden ikusmiran Sabrina dago, eta emakumeei dagokienean ekonomi arloak ahazten ditu. Hau ikustean, Linusek, bere arrazionaltasun gogorraz eta hoztasunez Sabrina bere anaiarengandik urruntzeko plana aurrera eramaten du, eta azkenik neska liluragarriaz maitemintzen da. Bere zurruntasunak eta buru itxiak ordea, begiak estaltzen dizkio, eta Sabrina barku batean igotzen du Paris bidean.

Azkenik, David da Linusi sentimenduak argitzen dizkiona eta bere maitasunaren bila irtetea bultzatzen duena.

Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an bost Oscarretarako nominatua izan zen: zuzendari onenari, zuzendaritza artistiko onenari, aktoresa onenari, gidoi onenari, argazki onenari eta janzkera onenari. Azkenik, azken horrekin bakarrik gelditu zen, Edith Head diseinatzaileari emana.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabrina filmaren irudiak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabrina (1954ko filma) Aldatu lotura Wikidatan