Sacré-Cœur basilika
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Sacré-Cœur basilikaren irudi orokorra. |
||||
| Herria | Paris | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 48°53′13″N 02°20′35″E / 48.88694°N 2.34306°EKoordenatuak: 48°53′13″N 02°20′35″E / 48.88694°N 2.34306°E | |||
| Garaia | 1875-1919 | |||
| www.sacre-coeur-montmartre.com | ||||
Sacré-Cœur basilika (frantsesezko Bihotz Sakratua) Parisko eliza katolikoa da, Montmartre muinoaren tontorrean eraikia (18. barrutia). Hamar milioi erromes eta bisitariekin (2006an), Frantziako bigarren monumentu bisitatuena da, Notre-Dame katedralaren atzetik.
Jesusen Bihotzaren basilika da, 1873ko uztailean Frantziako Nazio Biltzarrak bozkatutako lege bati jarraikiz, Frantzia-Prusia Gerrako hildakoak omentzeko eta Parisko Komunako bekatuak garbitzeko. Lehen harria 1875ean ipini zen eta, nahiz eta 1914an amaitu, Lehen Mundu Gerra amaitzean baino ez ez zen sagaratu, 1919an.
Eduki-taula |
Arkitektura [aldatu]
Paul Abadie arkitektoak irabazi zuen basilika eraikitzeko lehiaketa. Honek estilo eklektikoa du, arkitektura erromanikoan eta bizantziarrean oinarritua, batez ere Périgueux hiriko Saint-Front katedralean. Basilikak greziar gurutzeko oinplanoa du. Gurutzearen lau besoen artean kupula bana dago eta trantseptuan kupula nagusia, 83 m garai, tontorrean linterna bat duela.
Erabilitako harri zuria Château-Landongo harrobietatik dator. Abadie arkitektoak aukeratu zuen, haren gogortasuna eta euriarekin garbitzeko duen gaitasuna dela-eta.
Barnealdean, absidea Frantziako mosaiko handienarekin apaindua dago, guztira 473,78 m² dituena. Luc-Olivier Mersonek bururatu zuen eta Guilbert-Martin lantegiek gauzatu 1918 eta 1922 artean. Bertan Jesusen Bihotza agertzen da, Eliza Katolikoak eta Frantziak loriatua.
Tamaina handiko ezkila-dorre laukian Frantziako ezkila handiena dago. Bere izena La Savoyarde ("savoiarra") da eta Annecy hirian urtu zuten Paccard anaiek 1895an. 3 metroko diametroa du eta 18.835 kg pisatzen ditu. Ezkila-mihiak 1.200 kg ditu. Savoiako elizbarrutiek eskaini zuten 1895an.
Irudiak [aldatu]
-
Eiffel dorretik ikusia
-
Tour Montparnassetik ikusia
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Sacré-Cœur basilika wenbune ofiziala