Sacsayhuamango gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sacsayhuamango gudua
Inka Inperioko konkista
Sacsayhuamango harresiak
Data1536
LekuaSacsayhuaman
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
Inka Inperioa Espainiar Inperioa
Amerindiar laguntzaileak
Buruzagiak
Manco Capac II.a
Cahuide
Hernando Pizarro
Juan Pizarro
Indarra
20.000-30.000 soldadu 180 espainiar
15.000 yanakuna

Sacsayhuamango gudua espainiarrak, cuscotarrak (Manco Capac II.ari leialak zirenak) eta matxinoen arteko borroka gertatu zen tokietako bat da. Egun batean, gotorlekua babesik gabe geratu zen espainiarren aldetik, honen zaintza cañari indiarrei utzi zietenak. Une hau cuscotar gudarosteek probestu zuten, gotorlekua setiatu zutenak, gudua irabaziz borroka luze baten ondoren. Hortik, Cuscoren setioa izango zena hasi zen (zenbait egun iraun zuen cuscotar setio bat eta non tropa erasotzaileak 20.000 eta 30.000 arteko soldadu kopuru batez osatuak zeuden, hiria 180 espainiarrek eta beste batzuen artean, 15.000 indiar cañari eta chachapoyak defendatzen zuten bitartean).

Hernando Pizarrok bere soldaduak berriz bildu zituen eta Pascac Incarekin hitz egin zuen, Huayna Capacen anaia eta une horretan erbestean zegoen Inka enperadorea zen Manco Capac II.aren osaba zenarekin gotorlekua hartzeari buruz, indiarrak onartu egin zuelarik. Berehala, espainiar kapitainak bere tropak berriki sortu zen Erregeen Hirira bidean jarri zituen, honen ondorioz, indiarrek, espainiarrak ihes egiten ari zirela pentsatu zutelarik, haien atzetik azkar abiatuz. Baina Hernandok, trebeki, gotorlekurantz biratu zuen, bertara, bidea ixten zion cuscotar oro gainetik kendu ondoren iritsiz.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Done Jakue Nagusia, Espainiako santu patroi babeslea, Cuscoko margo eskolako margolana. XVII. mendea.

Behin setioa hautsi ondoren, grina biziz zuzentzen da gotorlekuaren aurkako erasoa, askotan gotorlekuko harresi handiekin tupust eginez. Borroka gogor honetan Juan Pizarro erori zen, Hernando eta Franciscoren anaia, gotorlekuko dorre batetik jaurtitako harrikada baten ondorioz. Espainiar asko modu berean erori ziren eta borrokatik Cuscora bidean erretiratu behar izan ziren.

Borroka hain bizia izan zen gotorlekutik jaurtiak ziren gezi eta harri kopurua gutxitzen hasi zela. Ura, era berean, urritzen hasi zen, eta cuscotarrak desanimatzen hasi ziren. Willaq Uma Goi Apaiz Inkak borroka uztea agindu zuen, baina kapitain askok bertan jarraitzea erabaki zuten. Horietako bat Cahuide ezaguna izan zen, beste batzuk Inca Cullash deitzen zutena, etsaiaren eskuetan ez erortzeko Muyucmarcako dorrearen tontorretik bere burua bota ondoren hil zena.

Hau kontutan hartuta, espainiarrek soldadu asko erretiratzen ari zirela ikusi zuten, eta beraz jarraipen handiagoz presionatu zuten terrazak lortu eta gotorlekuko dorreetara iritsi arte. Bigarren dorrera iritsitakoan, alde batetik bestera beso batean ezpata bat eta bestean adarga eta mazo bat zituela zihoan cuscotar kapitain batekin topo egin zuten, eskaileretatik igotzen saiatzen zen etsai oro oztopatuz edo tokitik bere kideak jaurtiz hauek desesperatzen hasten baziren.

Orduan, Pizarrok kapitain hori preso hartzeko agindu zuenean, bere ausardia onartuz, gerlariak bere armak etsaien aurka jaurti zituen eta, bere mantuan bilduz, "bere burua hutsera bota zuen, non txiki-txiki eginda geratu zen".

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, Hernandok gotorlekuaren kontrola berreskuratzea lortu zuen, eta ondorioz, gotorlekua setiatzen ari zirenen grina apur bat itzaltzea lortu zen, ez hala asmoa ordea, Cuscoren setioak beste hilabete askotan jarraitu baitzuen Ollantaytamboko gotorlekutik.

Mirariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxia da kroniketan Sacsayhuamango guduan gertaturiko mirariei buruz dagoen bertsioa. Guaman Pomaren arabera, Santiago apostolua gotorlekuko zeruan agertu zen, kristauen porrota eragotziz. Aurretik, Andre Maria Birjinak espainiarrak ezkutatuta zeuden eraikinaren sutea eragotzi zuen. Beste egile garaikide batzuk, Inca Garcilaso de la Vega eta Martin de Muruak kasu, beste horrenbeste diote. Juan Jose Vegaren arabera, ikuskari hauek, espainiarrek setiatuak zirela ikusi zutenean sentitu zuten beldurraren ondoriozkoak ziren. Gauza bera diote Jose Antonio del Bustok eta Edmundo Guillenek. David Francok 1550eko hamarkadako sorkuntza baten ondorio izan zirela dio, Gonzalo Pizarroren matxinadaren porrotaren testuinguruan, eta enkomenderoen aldarrikapenak deslegitimatzeko asmoarekin, euren Konkista merituak ukatuz. Baina, Vargas Ugarte aitak Historia del Culto de la Virgen María izeneko bere liburuan (1947), mirariak, batez ere Andre Maria Birjinarena, benetakoak izan zirela dio. Horren adierazle egungo Garaipenaren Eliza izango litzateke, Katedralaren ondoan dagoena, mirariak gertatu ziren tokian eraikia eta hauen omenez. Gainera, agerkunde horiek ikusi zituzten lekukoak ugari izan zirela dio, horien artean indigenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]