Sadako Sasaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sadako Sasaki
Sadako Sasaki
Datu pertsonalak
Jaio 1943ko urtarrilaren 7a
Hiroshima (Japonia)
Hil 1955eko urriaren 25a
Hiroshima (Japonia)

Sadako Sasaki, 佐々木 禎子, (Hiroshima, Japonia, 1943ko urtarrilaren 7a - Hiroshima, 1995eko urriaren 25a) Hiroshimako Misasa zubiaren inguruan bizi zen neska gazte bat zen. Bonba atomikoaren ondorioz, leuzemiak hartu zuen eta paperezko kurriloak egiteari eman zion, gaur, bakearen aldeko mugimenduetan erreferente ezaguna delarik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Sadako Memorial.jpg
Tsadako Sasakiren omenezko memoriala

Sadako Sasaki Hiroshiman (Japonia) jaio zen 1943ko urtarrilaren 7an eta Misasa zubiaren inguruan bizi zen bere familia.

1945eko abuztuaren 6an, Sadakok 2 urte besterik ez zituenean, Ameriketako Estatu Batuek bi bonba atomiko leherrarazi zituzten Hiroshimako hiritarren gainean. Eztandaren unean, Sadako deflagrazioaren 0 gunetik 1,5 km-tara zegoen etxean bazegoen ere, ondorengo 9 urteetan, neska indartsu eta osasuntsua izaten jarraitu zuen.

Tamalez, gauzak aldatu egin ziren eta, maratoi batean korrika zihonean, gaixotu eta lurrera erori zen. Leuzemia izan zen diagnosia, A Bonbaren gaixotasuna.

Kurriloen tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sadako Sasaki eta gainontzeko haurrei dedikaturiko omenaldia

Bere lagun hoberena zen Chizuko Hamamotok antzinako tradizio bat ekarri zion gogora. Haren arabera, bazen aspaldiko pertsona bat 1.000 paperezko kurrilo (origami) egin zituena eta, ordainetan, jainkoek gurari bat beteko ziotela agindu zioten.

Chizukok berak egin zion lehen kurriloa urre koloreko paperez eta Sadakori oparitu zion:

« Hemen duzu lehen kurriloa  »

Sadakoren ametsa berriro korri egin ahal izatea zen eta jainkoei eskaera hori egiteko xedean hasi zen kurriloak egiten. Lanean hasi eta gutxira, egoera berean zegoen mutiko bat ezagutu zuen eta hura ere kurriloak egitera animatu zuen, baina lagun berriak itxaropenak kendu zizkion:

« Badakit gaurkoa izango dela nire azken gaua.  »

Sadakoren desira zabaldu egin zen eta ez zuen beretzako bakarrik eskatu osasuna, munduko biktima guztientzat baizik.

Botika poteen paperak eta aurkitzen zituen beste batzuekin, 644 kurrilo egitera iritsi zen. Gaixotasuna aurrera zihoan, ordea, eta, 1955eko urriaren 25ean, hil egin zen 12 urte zituenean, 14 hilabete ospitalean eman eta gero.

Heriotzaren ondoren, eskolakideek bukatu zuten Sadakok hasitako lana eta 1.000 kurriloen lana osatuta geratu zen. Lagunek monumentua dedikatu nahi izan zioten, bai Sadako eta baita bonba atomiko haien eraginez hil ziren beste haurrei ere. Ikur bihurtuko zen irudi hartan, Sadako agertuko zen, urre koloreko kurriloa eskuan.

1958an, Hiroshimako Bakearen Parkean, Sadakori dedikaturiko estatua eraiki zen eta oinean zer jartzen du:

« Hau da gure oihua, hau da gure eskaria: bakea munduan.  »

Sadakoren historiak zirrara piztu zuen Japoniatik at ere eta bakearen aldeko mugimenduetan erreferente ezaguna da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sadako Sasaki Aldatu lotura Wikidatan