Sado uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sado uhartea
佐渡島 Sadogashima
Sado from the sea.jpg
Geografia
Sado in Niigata Prefecture Ja.svg
Kokalekua Japoniako itsasoa
Koordenatuak 38°01′N 138°22′E / 38.017°N 138.367°E / 38.017; 138.367Koordenatuak: 38°01′N 138°22′E / 38.017°N 138.367°E / 38.017; 138.367
Azalera 855.26 km²
Punturik garaiena 1.172 m
Administrazioa
JaponiaJaponia
Eskualdea Chūbu
Prefetura Niigata
Demografia
Biztanleria 59.045 bizt.
Dentsitatea 69 bizt/km²
Talde etnikoak Japoniarrak

Sado uhartea (佐渡島 Sadogashima?) Japoniako itsasoan dagoen uhartea da, Japoniako seigarrena tamainaz eta Niigata prefeturari dagokio. 2004an uharteko herriek bat egin eta Sado (佐渡市 Sado-shi?) udalerria eratu zuten. 2014ko erroldaren arabera 59.045 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sado uhartea.

Paraleloki kokaturik dauden bi mendilerrok osatzen dute uhartea, Ōsado (大佐渡) iparraldean eta Kosado (小佐渡) hegoaldean. Uharteko punturik altuena Kinpoku mendia (金北山) da, iparraldean dago eta 1.172 metrotako altuera du. Mendilerro bien artean lautada txiki bat dago, Kuninaka (国中), eta berau da noski uhartearen eremu populatuena. Ekialdean Ryōtsu badia (両津湾) dauka eta mendebaldean Mano badia (真野湾) eta barnean aintzira bat ere badu, Kamo aintzira (加茂湖) hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jōmon Aroan jadanik populatua izan zen uhartea, hori erakusten dute indusketetan aurkitu diren keramikazko piezek. Nihon Shoki liburuak 544 urtean Mishihase jendea bertara joan zela esaten du, datua ziurra ez den arren.

VIII mendean Sado probintzia eratu zen, Honshu uhartean dagoen Echigo probintziatik bereizia zena, eta berehala hiru gun-etan banatu zen, Sawata, Hamochi eta Kamo. Uhartea isolatua egonik Honshuko hiri desberdinetatik deserritarukiko jendea bertara bidali ohi zen, esate baterako Hozumi no Asomi Oyu poeta (722an) enperadorea kritikatzeagatik, edo Juntoku enperadorea bera 1221ean Jōkyū gerran ordezkatua izan zenean. Honek 20 urte egin zituen Sadon eta bertan hil zen. 1271 eta 1274 artean Nichiren monje budista ere bertan egon zen deserriratua.

Honma leinuak agindu zuen uhartean harik eta 1589an Uesugi Kagekatsuk Sado eskuratu zuen arte. Uesugik 1600an Tokugawatarren aurrean Sekigaharako borroka galtzeak eta uhartean urrea aurkitu izanak Tokugawa shogunerriaren zuzeneko kontrola ekarri zuen. Orduan ere kriminalak eta etxegabeak bidali zituzten uhartera urre meategietan lan behartuak egitera. Edo Aroan urtean 400 kilogramo urre ateratzera iritsi zen emategia. Aikawa herrixkaren populazioak azkar egin zuen gora 100.000 langiletara iristeraino.

Bestalde uhartearen hegoaldeko muturrean dagoen Ogi herrixka Nishimawari itsas-bideko geltoki bihurtu zen 1672tik aurrera eta uhartean Japoniako beste eskualdetako kultura eta ohiturak zabaldu ziren, no antzokiak besteak beste. Jende nahasketa honek oraindik ere Niigata prefeturako beste tokiekin alderatuta azentu berezia eman die Sadotarrei.

Meiji berrezarkuntzarekin batera prefetura bihurtu zen bost urtez baina 1876an Niigata prefeturaren barnean sartu zen Echigo prefeturarekin batera. XIX mendearen bukaeran hiru barruti, zazpi herri eta 51 herrixka zeuden Sadon baina hurrengo hamarkadetan herriak elkartuz joan ziren eta 2004 urtean uharte guztiak bat egin zuen Sado hiria eratuz.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urre meategia 1989an itxi zen eta gaur egun nekazarita eta arrantza dira uharteko jarduera nagusiak. 1990 hamarkadatik aurrera turismoaren "boom"-a etorri zen, 1'2 milioi bisitari izatera ere iritsi zen. Gaur egun 650.000 turista etortzen dira urtero, hala ere Niigatako turismogune garrantzitsuena da bere ikuspegi ederrengatik, giro tradizionalarengatik eta izaten diren jaialdi ugariengatik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Myosen Ji tenplua: Mano herrian dago eta 1825eko pagoda ederra dauka.
  • Konpon Ji tenplua: Niibo herrian dago. XVII mendeko tenplua da baina Nichiren bizi izan zen tokian eraiki zuten.
  • Sadoko Arte eta Historia Naturalaren museoa: Sawata eta Mano arteko kostaldean dago eta lastozko etxe tradizionalen erreplikak ditu.
  • Egurrezko No Antzoki tradizionala: Mano herrian dago eta XIX mendekoa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sado uhartea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sado uhartea Aldatu lotura Wikidatan