Saepta Julia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saepta Juliaren hondakinak Via di Minervan.

Saepta Julia izenekoa, Antzinako Erromako eraikin bat izan zen, Marteren Zelaian kokatua, eta bozkaleku bezala balio zuena Erromatar Errepublikaren garaian. Eraikina, Julio Zesarrek planifikatu zuen, baina, amaitu zuena, Marko Vipsanio Agripa izan zen, K. a. 26an. Augusto, Kaligula eta Klaudio enperadoreen garaian, dirudienez, gladiadoreen arteko borroketarako erabili zen, eta, beranduago, azoka bezala. Gainera, Joko sekularren egoitzetako bat izan zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina, dirudienez, 310x120 metroko laukiluze formako patio bat zen, iparralderantz irekia, arkupe batekin alderik luzeenetako bakoitzean eta gela estali handi batekin. Egitura hau, Agriparen Panteoitik gertu zegoen, eta, izatez, Via di Minervan kontserbatzen den harrizko harresi bat, dirudienez, egitura handi honen mendebaldeko muga zen.

Eraikin honen zatirik handiena, Forma Urbisari esker ezagutzen da, III. mendeko Erromako hiriaren mapa bat dena. Mapa hau, Septimio Severoren erregealdian egin zen, foro inperialetako bat zen Bakearen Foroaren gela batean jarria izan zena.