Saga Enperadorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saga Enperadorea

Saga Enperadorea (嵯峨天皇, Saga Tennō) (786-842), Enperadoreen zerrenda tradizionalean, Japoniako berrogeitamabigarren enperadorea da. Kanmu Enperadorearen bigarren semea eta bere aurrekoa izan zen Heizei Enperadorearen anaia txikia izan zen. 809 eta 823 bitartean gobernatu zuen.

Saga Enperadorea, Txinako kulturari buruzko aditu bat izan zen, eta, erregistroen arabera, tea edan zuen lehen enperadore japoniarra izan zen. Kaligrafo abil bat bezala errekonozitua izan zen. Saga, bere anaia Heizei Enperadorea, gaixotasun baten ondorioz erretiratu zelako iritsi zen enperadore izatera, eta, tronura igo eta gutxira, bera ere gaixotu egin zen. Honek, Heizeiri, matxinada bat bultzatzeko aukera eman zion, non Sagak, gerra zibil odoltsu bat eragotzi zuen.

Saga enperadorea, Kukai monje budistaren jarraitzaile bat izan zen, eta budismoko Shingon eskola ezartzen lagundu zion, Toji tenpluan baimenduz, Heian-kyo hiriburuan (egungo Kioto)


Aurrekoa
Heizei Enperadorea
Japoniako Enperadorea
809-823
Ondorengoa
Junna Enperadorea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saga Enperadorea Aldatu lotura Wikidatan