Sagar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sagarra

Sagarra munduko frutarik landatuenetarikoa da. Malus generokoa eta Rosaceae familiakoa da. Sagarrondoa da fruitu hau ematen duen zuhaitza.

Sagar mota gehienak Etxeko sagarrondoa deituriko espezie batekoak dira

Euskal Herrian oso ezaguna da, batik bat berarekin egiten den alkoholdun edaria, sagardoa.

Eduki-taula

[aldatu] Historia laburra

Sagarra elikagai garrantzitsu bat izan da klima hotzetan, batez ere eta ziur aski munduko fruta-arbolarik zaharrenetarikoa da. Sagarra, zitrikoekin bat, denbora luzez mantendu daitekeen fruitu bat da. Orain gutxi arte, Asian, Europan eta Estatu Batuetan, sagarra udazken amaiera partean biltzen zen eta negu osoa gordetzen zen ganbara eta bestelako biltegitan, negu hotzean jakiak edukitzeko. Gaur egun, horrelako ohiturak aldatzen doaz, eta uneoro topa ditzakegu sagarrak, mota eta jatorri guztietakoak.

[aldatu] Sagar motak

7.500 sagar-mota baino gehiago daude munduan. Espezie gehienak klima epel eta azpitropikaletan landatu behar dira, eta ezin dira egokitu klima tropikaletarako, hasteko hotza behar baitute sagarrondoek.

[aldatu] Euskal Herrian

[aldatu] Munduan

Hona hemen sagar-mota nagusien zerrenda, jatorria eta landatze urtearekin bat:

Sagar barietate koloretsua

[aldatu] Grany Smith

Barietate hau oso azidoa da eta sukaldaritzan erabili ohi da. Azala berdea da, eta haste prozesu luzea du, baita klima beroa ere, guztiz hasteko. Honako hauek dira Espainian gehien kontsumitzen diren barietateak:

  • Spur
  • Verde doncella
  • Errege-sagarra
  • Golden delicious
  • Starkrimson
  • Starking

Sagarrak C bitamina kopuru handiak ditu, eta sagardoa egiteko ohitura handia dago Euskal Herrian


[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak